Etxaldeen segida segurtatu, laborari berrien plantatzea lagunduz

Inprimagai Inprimagai

Laborari gazteen instalatze dinamika oraino azkarra balin bada ere Euskal Herrian, gaur egungo espekulazio kontestua arresta inportanta da etxaldeen transmizioan.
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen helburua instalazio proiektu eta etxaldeen berriz hartze gehien baten gauzatzea da, laborariak eta etxaldeen segidak atxikitzeko. Euskal Herriko etxaldeak ondare bezala kondutan hartzeko tresna juridikoak  identifikatuak eta aztertuak izan dira. Lan hori 2005ean argiratua izan zen.

 

Akitaniako Eskualde Kontseiluak, aitzin-instalatze diagnostikoen eramaiteko ahala emaiten dio Euskal Herriko Laborantza Ganbarari. Holaxe, proiektu eramaileak errezebituak dira, izan ditezen instalatzeko xedea duten kandidatuak edo etxaldea uztekoa dituztenak.

Hortarako, FSE finantzamenduek %50a estaltzen ahal dute eta % 37,25-a Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes eskualdetik eskuratzen ahala da.

 

 

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak proiektu eramaileak laguntzen ditu edo etxalde baten transmisioa, edo instalatzea manera egokienez gauzatzen.

Ardura nagusi honetan, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak hainbat partaideekin lan egiten du, Euskal Herriko AFOGarekin besteak beste, proiektu eramaileen laguntza kolektiboa antolatzeko formakuntzen bidez.

Karia hortara, ZURKAITZAK Euskal Herriko instalatze-transmititze sarea sortu zen 2015eko urrian.

 

 

ZURKAITZAK sarearen kide dira : Afog, EHEE/ APFPB, Ble, EHLG, Afi/ELB Gazte, Arrapitz eta Lurzaindia. Laborantzan plantatzeko proiektua duen gaztea eta etxaldea transmititzeko gogoa duen laborari(x)a jarraikitzeko xedea du sareak.

ZURKAITZAK sareak 7 egituren lana koordinatzen ditu.

 

Azkenik, sentsibilizatze lan jarrikia eramaiten du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, laborarigaieri zuzendua, laborantxa ikastetxeetan ekitaldiak antolatuz adibidez.



Gure agenda

A A A O O L I
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
Add to calendar

Hazkuntzarako bastimendu baten eraikitzea gogoetatu

Asteartea 28 Martxoa - 09:00
    Ene hazkuntzarako bastimenduaren eraikitzea gogoetatu _ VIVEA formakuntza, 28 martxoaren 28a, asteareta, 9.00, Ainiza Monjolosen   Hazkuntzarako bastimendu...

Neguko estalia

Asteazkena 29 Martxoa - 09:30 - 12:30
  Goiz erdi teknikoa, Errobiko sindikatarekin partaidetzan : Neguko estalia kausitzeko gakoak eta interesak. Lur perfilea. Nola desegiten da estalia ? Zoin tresna erabili...

AREA laguntzak

Asteartea 04 Apirila - 14:00
  Euskal Herriko Laborantza Ganbarak informazio bilkura publikoa antolatzen du apirilaren 4an, asteartea, arratsaldeko 2 orenetan, Ainiza Monjolosen, inbestizamenduak...
+ Egutegi osoa ikusi