... & press enter to start

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 19 kandelak ufatu ditu !

22 urtarrila, 2024 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 19 kandelak ufatu ditu joan den urtarrilaren 20an, Ainiza Monjolosen !

Goizeko biltzarra EHLGren 2023ko eginkizun nagusiak  eta 2024ko egitasmoak aurkezteko parada izan da.

Itsasuko gereziaren sormaka proiektua argitan emaiteko parada izan da ere bai. Maryse Cachenaut laboraria Xapataren izenean mintzatu da eta Itsasuko gereziaren jatorri deitura sortzeko egin ezagupen urratsak aurkeztu ditu. Gerezi sailaren oraingo desafioak zein diren azaldu ditu bestalde : Itsasuko gereziaren ekoizpena garatu eta gereziondo landaketak bultzatu.

📌 Itsasuko gerezia sormaka proiektuaren aurkezpena : PDF >>

 

Larunbatean ere, Olatz Mitxelena Garmendiak eta Bixintxo Aphaulek euskal sagardo-ekoizleak batzen dituen Euskal sagardo / Euskal sagarno mugaz gaindiko jatorri deitura proiektua aurkeztu zuten.

📌 Euskal sagardoa / Euskal sagarnoa mugazgaindiko sormaka egitasmoaren aurkezpena : PDF >>

 

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, bi proiektu hauek egituratzen eta txostenak muntatzen laguntzen ditu.

EHLGren tokiko proiektu kolektiboak laguntzeko zerbitzuaz gehiago jakin  >>

 

 

TOP