Gure ibilmoldea

Inprimagai Inprimagai

 Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Biltzar Orokor batez osatzen da (barne araudiak) eta honek ditu elkartearen orientabideak deliberatzen. Zazpi kolegioz (ez baitezpada laborantzari lotuak), Administrazio Kontseilu batez eta Bulego batez osatzen da.

Hona Biltzar Orokorraren kolegioak zein diren :

  • Laborarien kolegioa, 21 kide Chambre d'agricultureko bozken arabera proporzionalki izendatuak (orain arte FDSEAk ez du parte hartzen);
  • Laborari ohien kolegioa, 2 kide ;
  • Laborantzako langileen kolegioa :  CFDT, CGT, CFTC eta LAB sindikatek beren ordezkariak izendatu dituzte ;
  • Laborantza eta baserri garapenerako elkarteen kolegioa : 4 kide, horien artean bat Hemen Herrikoarentzat eta 3 Arrapitz federazioarentzat;
  • Kontsumitzaileen defentsarako elkarteen kolegioa : bio-kontsumitzaileen elkartearentzat 2 kide. UFC Que Choisir elkarteak behatzaile bat izendatu du ;
  • Ingurumenaren defentsan ari diren elkarteen kolegioa : Itsas Geroak baditu 2 ordezkari, eta CADEk bat (Ingurumenaren Defentsarako Elkarteen koordinazioa);
  • « Euskal Herriko Laborantza Ganbararen Lagunen » kolegioa : 2 kide,  Euskal Herriko Laborantza Ganbarari diru emaitza egiten duten 1400 bat pertsona moralen eta fisikoen ordezkariak.

Biltzar Orokorra bi hilabetetarik biltzen da eta hau da deliberoen hartzeko lekua.

2013an osatu Biltzar-Orokor berria


Bulegoa astean behin biltzen da eguneroko lanen segitzeko.

 

Beñat Molimos eta Francis Poineau elkartearen Kolehendakariak dira.

Bulegoko kide dira ere : Mixel Berhocoirigoin, Daniel Barberarena eta Panpi Olaizola.

 



Gure agenda

A A A O O L I
 
 
 
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
Add to calendar

Bibi Beaurivage auzoko etxe ekoizle merkatua

Astelehena 01 Maiatza - 09:00 - 14:00
ETXE EKOIZLE MERKATUA Maiatzaren 01an, astelehenez, 09:00 – 14:00 Miarritzeko Bibi Beaurivage auzoan, Harispe karrikan   Miarritzeko Bibi Beaurivage auzo herrikoiaren pesten...

PAC deklarazioak

Asteartea 28 Martxoa (Egun guzia) - Asteartea 16 Maiatza (Egun guzia)
        2017ko PAC laguntzak APIRILAren 4-tik goiti  Euskal Herriko Laborantza Ganbaran     Euskal Herriko Laborantza Ganbarako...
+ Egutegi osoa ikusi