Laborantza herrikoia

Inprimagai Inprimagai

Laborantza herrikoiak lurralde osoan laborari aniztasuna bultzatu behar du, etxalde kopuru heina atxikiz eta laborariari bere lanetik bizitzeko xantza emanez. Laborantza herrikoiak kalitatezko janari sanoa ekoiztu behar du, biharko baliabide naturalak arriskuan ezarri gabe. Baserri-eremuak bizirik atxikitzen lagundu behar du, herritarrekin batean, denek estimatzen duten bizi ingurene batetan.

Laborantza herrikoia, gizartearen beharreri ihardesten duen baliagarritasun publikoko laborantza da, eta beraz denen sostengua merezi du. Ez da sor-marka, ez eta ziurtapen bat, baina bai laborarieri, hautetsieri kontsumitzaileeri proposatua zaien aitzinatze prosesu bat.

Araudi batzuetan oinarritzen da, dokumentu horrek segurtatzen duelarik :

- produkzio sistemen aztertzea,

- produkzio sistemetan eragina dituzten kuadro politikoaren elementuak agerian emaitea eta laborantza herrikoia plantan ezartzeko proposamenak egitea.

- bilakera eta desmartxa argibideak finkatzea laborarientzat.

Laborantza herrikoiaren 10 oinarrien eta azterketa-eskalaren inguruan bermatzen da Laborantza mota hori.

10 oinarriak funtsezko erreferentziak dira, erabaki politikoak eta laborantza praktikak orientatzeko « iparroratza ». 10. oinarriak dion bezala, prinzipio horiek ez dira bereizten ahal eta sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki onargarria den laborantza finkatzen dute.

Azterketa-eskalak etxalde bakotxa eskala batean kokatzen du, laborantxa herrikoiaren proiektuaren arabera, etxaldea bere orokortasunean hurbilduz eta etxaldearen kudeatzeko sistemaren analisia eginez. Zeharkako 6 gaiek egituratzen dute. Bakotxak proiektuaren funtzio sozialak, ekonomikoak eta ingurumenarekikoak erakusten ditu. 6 gai horiek autonomia, banaketa, lana naturarekin, transmisibilitatea, tokiko garapena, ekoizpenen kalitatea dira.

Etxaldearen egoera oinarrien arabera ikertzeko eta ebaluatzeko, kriterio batzu finkatuak dira gai bakotxarentzat. Kriterio horiek, etxalde batean neurgarriak diren adierazle kualitatibo eta kuantitatibo batzuen bitartez zehaztuak dira. Adierazleek mailak badituzte, maila horiek erreferentziak direlarik politiken lantzeko eta laborarien desmartxentzat.

Confédération Paysanne sindikateko eta FADEAR-eko laborari batzuek laborantza herrikoiaren karta landu zuten. Gaur egun, INPACT, Via Campesina, Frères des Hommes, CCFD, AMAP bezalako hainbat egiturek kontzeptu hori zabaltzen dute.

Elikadura burujabetzaren baitan kokatzen da laborantza herrikoia. Bideo honek laborantza politika eta elikadura burujabetzaren arteko loturak erakusten ditu.

Laborantza herrikoiaren gaia France Culturen emankizun honetan sakondua da (frantsesez, 2011/2/26 eta 2011/3/5eko Terre à terre emankizunean)



Gure agenda

A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 
 
 
Add to calendar

Instalazioa/Transmisioa - 1. eguna

Asteazkena 11 Abendua (Egun guzia)
Contact: Jojo Onnainty et Jenyfer Audy 05 59 37 18 82 "Nola kausitu dutan ene etxaldearen transmisioa" Badu hamar bat urte pasa, laborantzan instalatzeetan, familian plantatze...

Fruitu arbolazaintza

Ostirala 13 Abendua (Egun guzia)
Formakuntza fruitu arbolazaintzaz, 2013ko azaroaren 13an, ostiralez Sargardi baten landatzeko, zilo bat egin eta zuhaitz gaztearen landatzea ez da aski ! Lurra ongi apailatu behar...

CERTIPHYTO

Asteazkena 11 Abendua (Egun guzia) - Asteazkena 18 Abendua (Egun guzia)
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Certiphytoaren eskuratzeko bi eguneko formakuntza antolatzen du. Urteko azkena izanen da: 2013ko abenduaren 11 eta 18an, astezkena, 9.30-etarik...
+ Egutegi osoa ikusi