Lurraldearen garapena

Inprimagai Inprimagai

Laborantza iraunkorra eta herrikoia garatzekotan, bere aldeko ingurunea behar du. Laborantza mota hori sostengatzen duten partaideak behar ditu. Dudarik ez da laborariek berek ere, indar bat egin behar dutela beren lurraldeko garapen iraunkorraren alde.

2005az geroztik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak baztertuak izan ziren txosten batzu bere gain hartu ditu, adibidez Natura 2000. Alabaina, Euskal Herria Natura 2000 gune bezala sailkatua  da kasik bere osotasunean, baina badu 10 urte baino gehiago, jende ainitz horren kontra agertzen dela.  Euskal Herriko Laborantza Ganbarak eraman lanaren lehen urratsak tokiko egituren informazio eskasa argitan ezarri du. Sentsibilizatze lana egina izan da : desmartxaren aurkezpena, plantan ezartzearen azterketa kritikoa, hainbat eskualdetan obratuak izan diren Helburu Dokumentuen (DOCOB)  adibide konkretuak, egin moldearen interesak eta mugak artzaingoaren geroari begira.

2010ean, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Larrun-Xoldokogaña Natura 2000 guneko DOCOBaren animazioan parte hartuko du, Ipar Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoaren kondu.

Bestalde,  Euskal Herriko Laborantza Ganbarak ikerketa eta analisi lana eraman du 2x2 bide proiektuaren inguruan (Iruna-Saliese), idekura eta objektibitate handi batekin. Gogoeta kolektiboan parte hartzea zen helburua. Biltzar Orokorrak ikerketa 2005eko irailaren 17an ontzat eman eta, publikoki aurkeztua izan da 2005eko urriaren 18an, Ainiza Monjolosen, hainbat hautetsi eta prentsaren aitzinean. Proiektuaren bigarren asmoa ere manera beraz ikertua izan zen 2007an.

« Korapilatsuak » diren beste gai mota batzuk aipatuak dira  Euskal Herriko Laborantza Ganbaran, hala nola uraren inguruan.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, egoeraren hobetzeko gogoetan parte hartzen du, erreken kalitate bakteriologikoaz besteak beste. Adibidez aipa ditzagun, klimaren berotzearen ikertzeko antolatu mintzaldia, baita Errobi eta Uhabia erreka bazterretako etxaldeetan egin diagnostiko lanak.

Bestalde, esperimentazioak abiatuak dira Amikuzeko ureztatze gune batean, arto ureztatuaren monolaborantzari alternatibak bilatzeko eta Bidouze errekako uraren kalitatea hobetzeko.

Azkenik, mugazgaindiko ardi-sarearen bi seminario antolatuak izan dira mugazgaindiko kooperazioaren bidez (gaia bere osotasunean aipatu zen 2007an, ondotik tokiko arrazako esneko bildotsa izan zen aipagai, 2009an). Egun horiek eraginkorrak izan dira, mugaz bi aldetako laborari, teknikari eta egiturek elgar ezagutza eta elgar trukaketa egin baitute.



Gure agenda

A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 
 
 
Add to calendar

Instalazioa/Transmisioa - 1. eguna

Asteazkena 11 Abendua (Egun guzia)
Contact: Jojo Onnainty et Jenyfer Audy 05 59 37 18 82 "Nola kausitu dutan ene etxaldearen transmisioa" Badu hamar bat urte pasa, laborantzan instalatzeetan, familian plantatze...

Fruitu arbolazaintza

Ostirala 13 Abendua (Egun guzia)
Formakuntza fruitu arbolazaintzaz, 2013ko azaroaren 13an, ostiralez Sargardi baten landatzeko, zilo bat egin eta zuhaitz gaztearen landatzea ez da aski ! Lurra ongi apailatu behar...

CERTIPHYTO

Asteazkena 11 Abendua (Egun guzia) - Asteazkena 18 Abendua (Egun guzia)
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Certiphytoaren eskuratzeko bi eguneko formakuntza antolatzen du. Urteko azkena izanen da: 2013ko abenduaren 11 eta 18an, astezkena, 9.30-etarik...
+ Egutegi osoa ikusi