Proiektuaren hasiera

Inprimagai Inprimagai

2004ko urtarrilaren 23an, iragan zen ELBko ezohizko biltzar nagusian ehun bat laborari baino gehiagok ondoko textu hau onartu zuten, sekretuzko bozez eta kasik guzien adostasunarekin: “Erabakitze batzorde baten gauzatzea, honek etorkizuneko Euskal Herriko Laborantza Ganbararen funtzionamenduaren eta lan esparruen argitzeko eginkizuna izanen duelarik (...). Frantses estatuko gobernuaren aldetik ez bada inolako erantzun ofizial positibo eta argirik, orduan erabakitze batzorde honek  "Euskal Herriko Laborantza Ganbararen" sortzeko prosesu guzia martxan ezarriko du 2004. urte ondarra baino lehen.”

Horrelako proiektu baten egitasmoan, hainbat eta hainbat hilabetez, proiektuaren egingarritasunean  lortzeko baldintzen inguruan gogoetak eraman dira. Hamar urtelan, esplikazio, argumentazio eta akzioren ondotik atera da erabaki hori.

2005eko urtarrilaren 15ean,  Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartea 1901 legedia pean sortzen da, milako bat pertsonen aitzinean. Izenak eta helburuak bi ezinbesteko eskakizun aldarrikatzen ditu:

  • Euskal Herrian beharrezkoa den laborantza ganbara baten eraikitzea. Hori Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren biltzar nagusiko parte hartzaileen %90ak mozio hori onartu zuen (2004ko urtarrilean). Gainera, desentralizazio audientzian, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluaren eskutik ukan zuen lehen ministroak mozio horren dokumentua.
  • Laborantza herrikoi eta iraunkorraren sostengatzeko beharra: laborari guzieri proposatua izaiteko gisan, berezitasun sindikalen eta elkarte bat edo bestearndako partaidetasunaren

Bere sorrera baino urte bat lehenago aipatua zelarik eta urrats guzien txostenak publikoak zirelarik, prefetaren mehatsuak (Prefetaren gutuna), 8 egun lehenago errezebitua izan zen. Hori hola izanik ere, egun hortan jendetza handia bildu zen: laborari ala ez, tendentzi esberdineko hautetsi etab... Mugimendu sozial, determinatu, pluralista, pasifiko baten egiazko espresioa izan zen orduan. Sostengu honen segurtasunak eta indarrak animatu du  Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Horrek emaiten dio ere bere zilegitasuna eta lortzeko eginkizuna.



Gure agenda

A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 
 
 
Add to calendar

Instalazioa/Transmisioa - 1. eguna

Asteazkena 11 Abendua (Egun guzia)
Contact: Jojo Onnainty et Jenyfer Audy 05 59 37 18 82 "Nola kausitu dutan ene etxaldearen transmisioa" Badu hamar bat urte pasa, laborantzan instalatzeetan, familian plantatze...

Fruitu arbolazaintza

Ostirala 13 Abendua (Egun guzia)
Formakuntza fruitu arbolazaintzaz, 2013ko azaroaren 13an, ostiralez Sargardi baten landatzeko, zilo bat egin eta zuhaitz gaztearen landatzea ez da aski ! Lurra ongi apailatu behar...

CERTIPHYTO

Asteazkena 11 Abendua (Egun guzia) - Asteazkena 18 Abendua (Egun guzia)
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Certiphytoaren eskuratzeko bi eguneko formakuntza antolatzen du. Urteko azkena izanen da: 2013ko abenduaren 11 eta 18an, astezkena, 9.30-etarik...
+ Egutegi osoa ikusi