Ura

Inprimagai Inprimagai

Ez da dudarik uraren gaia biziki garrantzitsua da, bai Euskal Herri eta bai mundu mailan...

Ipar Euskal Herria untsa euriztatua da, bataz beste 1 400 mm euri egiten baidu. Alta uraren gaia ez da nola nahika hartzekoa. Laborantzak, lur antolaketak badute zer ikusia egiazki aski urria den baliabide honekin...

Ipar Euskal Herriko biztanle gehienek edaten duten ura erreketan hartua da  (bereziki Errobi eta Urdazurin). Egoera hau arrangurarria da, erreketako urak ez baidu babeste sistemarik, edozoin istripuren menpe izanik...

2006 urtean Euskal Herriko Laborantza Ganbarak klima aldaketa, ura eta laborantzari buruz egunaldi bat antolatzen zuen. Dokumentu hau hemen irakur daiteke.

Bestalde, Errobi edo Uhabia erreketaz arduratzen diren egiturek arrangurak dituzte bereziki bakteriologia mailean. Errobiko ura edateko baliatzen da Uztaritzeko SMUN lantegian hartuz. Uhabiako uren kalitateak Bidarteko ondartzan bainatzea debeka lezake... Appel d'offre batzu irabazirik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak uraren kalitatea eta laborantzaren arteko loturak ikertu ditu, bereziki erreka bazterretan diren etxaldetan diagnostiko batzu eginez 2008 eta 2009 urteetan. Geroztik animazione programak abiatu dira bi lurraldeetan, helburua laborantzatik uren kutsatzeko diren irriskuak ttipitzea izanik.

2010-04-13ko Kanalduderen Saltoka emankizunak Errobi haraneko lana aipatzen du.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Amikuze eskualdean lan bat eremaiten du ureztatua den artoaren monokulturari aterabide bat atxeman nahiz. Artoaren ureztatzeak bere eraginak baditu bai kantitate eta kalitate mailan, bereziki Bidouze errekan ...



Gure agenda

A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 
 
 
Add to calendar

Instalatze/transmititze egunak

Asteazkena 11 Abendua - 14:00 - 23:00
"Nola kausitu dutan ene etxaldearen transmisioa" Badu hamar bat urte pasa, laborantzan instalatzeetan, familian plantatze kopurua beheitituz doazela. Gaur egun, instalatzeek ez...

Fruitu arbolazaintza

Ostirala 13 Abendua (Egun guzia)
Formakuntza fruitu arbolazaintzaz, 2013ko azaroaren 13an, ostiralez Sargardi baten landatzeko, zilo bat egin eta zuhaitz gaztearen landatzea ez da aski ! Lurra ongi apailatu behar...

CERTIPHYTO

Asteazkena 11 Abendua (Egun guzia) - Asteazkena 18 Abendua (Egun guzia)
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Certiphytoaren eskuratzeko bi eguneko formakuntza antolatzen du. Urteko azkena izanen da: 2013ko abenduaren 11 eta 18an, astezkena, 9.30-etarik...
+ Egutegi osoa ikusi