Natura 2000

Inprimagai Inprimagai

Paysage montagne basque

Europak duen klima, paisaia eta labore aniztasunak biodibertsitate handia eragiten du. Alabaina, dibertsitate biologiko hori galtzen ahal da, hiri-garapena, komunikaziobideen gorakada, laborantzaren intsentsifikazioaren gatik. Frantzian, kondatuak diren tokiko 4500 espezieren artean (landare eta abere), 943 espezie mehatsatuak dira, 387 lanjerrean edo ahulak dira, 70 arraroak dira eta 25 jada desagertuak edo ustez desagertuak dira. 1992. urtetik aitzina, naturaren babeste proiektu handi bat abiatu du Europak, biodibertsitatearen higadura mugatzeko : Natura 2000 proiektua. Helburua da eremu natural sare baten osatzea, kudeaketa programa plantan ezarriz ondare naturalaren zaintzeko, tokiko aktibitate sozio-ekonomikoak kondutan hartuz denbora berean.

Orduan, Europar Batasuneko 27 estatu bakotxak europa mailan beren arrarotasun eta hauskortasunarengatik ohargarriak diren bazterrak proposatu ditu, « Natura 2000 sarea » osatzeko.

Sare hori europako bi direktiben arabera osatua da :

- «Hegaztien» direktiba, 1979ko apirilaren 2koa, Europar Batasuneko hegazti basatien - bereziki espezie ahulak - babesteko helburua duena. Txori horien pasaia edo presentzia leku diren 3000 gune baino gehiago klasatu dituzte Batasuneko estatuek.

- «Animalia eta landare bizi-ingurumenen» direktiba, 1992ko maiatzaren 21ekoa, animalia eta landare basati espezien eta beren bizi-lekuen babesteko helburua duena. Europar mailan interesa duten 200 bat bizi-leku natural, 200 animalia espezie eta 500 landare espezie biltzen ditu direktiba honek.

Frantziak 1700 gune baino gehiago kondatzen ditu, Natura 2000 sareak lurralde frantsesaren %12,4a estaltzen duelarik (550 000 km²). Akitanian, 150 lur gune hautatuak izan dira : 124 « bizi-ingurumen » direktibaren izenean eta 26 « hegaztien » direktibaren izenean, baita ere 5 itsas gune. Pirinio Atlantikoetako departamenduak 51 lur gune kondatzen ditu : 36 « bizi-ingurumen » direktibaren izenean eta 15 « hegaztien » direktibaren izenean, baita ere itsas gune bat. Lur guneek departamenduko 1/3a estaltzen dute.

Pirinio Atlantikoetan, hautetsiek ez dute programa erreski onartu, kontzertaziorik ez baita izan eta Estadoaren komunikazioa ez baita behar zen heinekoa izan. Ondorioz, ez-onartze orokorra izan da, desmartxaren abiatzea trabatu duena. Giro hortan da lehen gune bat desmartxan engaiatu : Larrun Xoldokogaina mendigunea. Lurraldeko aktoreak biltzen dituen erabakitze lantaldea 2002an sortu da. Helburuen dokumentua (DOCOB) 2005ean lantzen hasi da eta 2007an ontzat emaiten da. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak DOCOBa animatzen du 2010. urteaz geroztik.

Sortu zenetik, 2005ean (Natura 2000 kontrako mugimendua azkarra zelarik Iparraldean) desmartxa honetaz informazio garbia zabaltzeko asmoa izan du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Denbora batean, « Natura 2000 euskal mendian, oharrak eta aukerak » dokumentu sintetikoa landu eta zabaldu du. Liburuxka horren aitzinsolasak elkartearen iritzia azaltzen du : « Guk, laboriek, hauxe dugu berezia : gure lan tresna (lurra, ura, biodibertsitatea…) denen ondarea da. Egun, laborantza sistema batzuen inpakto nagusieri begira, ontasun horri buruz dugun ardura gero eta handiagoa da. Lan sistemak berriz pentsatu behar dira, bi helburu hauen betetzeko : laborarien lana ordaindu eta ororen ontasuna babestu. Bainan helburu hori, beste herritarrek lurraldea laborarien aktibitate ekonomikoaren oinarria dela onartzen badute baizik ez da kausituko.

Horrela, «Larrun-Xoldokogaina»  Natura 2000 proiektuaren animazioan engaiatzen da Euskal Herriko Laborantza Ganbara, 2010ean, Hego Ipar Euskal Herriko herri elkargoarekin eta Akitaniako CREN*-aren partaidetzarekin.

Gai honetaz gehiagoren ezagutzeko, Ekologia, Energia, Garapen inraunkorra eta Lurralde antolaketa Ministeritzaren Natura 2000 sarea beha daiteke : www.natura2000.fr, Natura 2000ren aurkezpen orokorra eta ATEN egituraren gunea.

* CREN : Akitaniako gune naturalen eskualde kontserbatorioa.



Gure agenda

A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 
 
 
Add to calendar

Instalazioa/Transmisioa - 1. eguna

Asteazkena 11 Abendua (Egun guzia)
Contact: Jojo Onnainty et Jenyfer Audy 05 59 37 18 82 "Nola kausitu dutan ene etxaldearen transmisioa" Badu hamar bat urte pasa, laborantzan instalatzeetan, familian plantatze...

Fruitu arbolazaintza

Ostirala 13 Abendua (Egun guzia)
Formakuntza fruitu arbolazaintzaz, 2013ko azaroaren 13an, ostiralez Sargardi baten landatzeko, zilo bat egin eta zuhaitz gaztearen landatzea ez da aski ! Lurra ongi apailatu behar...

CERTIPHYTO

Asteazkena 11 Abendua (Egun guzia) - Asteazkena 18 Abendua (Egun guzia)
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Certiphytoaren eskuratzeko bi eguneko formakuntza antolatzen du. Urteko azkena izanen da: 2013ko abenduaren 11 eta 18an, astezkena, 9.30-etarik...
+ Egutegi osoa ikusi