Bibi Beaurivage auzoko etxe ekoizle merkatua

01/05/2017 - 09:00 - 14:00

ETXE EKOIZLE MERKATUA

Maiatzaren 01an, astelehenez,

09:00 – 14:00

Miarritzeko Bibi Beaurivage auzoan, Harispe karrikan

 

Miarritzeko Bibi Beaurivage auzo herrikoiaren pesten kari, Euskal Herriko Laborantza Ganbara-k 7. etxe ekoizle merkatua antolatuko du aurten. Alabainan, hasieratik merkatu horrek kausitu zuen arrakasta urtez urte handituz doa, kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko hitz ordu inportantea bilakatuz. Ipar Euskal Herriko kalitatezko laborantxa herrikoia aintzinera eramaiten duen gertakari xume eta sendoa da.

Aldi hontan ere, IDOKI (etxe ekoizleen elkartea) eta BLE (laborantxa biologikoa) egiturekin proiektua landu ondoren, kalitatezko desmartxetan engaiatuak diren etxe ekoizleeri idekitzen dugu merkatua. 20 bat laborari bilduko dira Harispe karrikan ! (so egin zerrenda artikuluaren bukaeran)

Ipar Euskal Herriko mozkin multxo zabala jastagai eta erosgai izanen da: Ossau-Irati AOP ardi gasna, AOP Kintoa euskal xerria, haragi fresko eta kozinatua (oilasko, ahate, axuri, ahatxe, …), behi eta ahuntz gasnak, esnekiak (gurina, esne gaina, iogurtak, gasna xuria, ...), sasoineko barazkiak eta landareak, fruituak, arroltzeak, ogiak, sagar jusa, sagarnoa, eta ozpina, Ezpeletako Biperra AOP, tisanak eta belar aromatikoak, erreximentak, eztiak, Iguzkia Euskal bixkotxak, bidezko merkataritzako mozkin biologikoak, eta abar...

Zatozte gustian zuen zareekin erosketen egitera, zuekin solastatzeko eta harremanetan sartzeko hor izanen baitira ekoizleak. Egun osoan, pesta komiteak euskal pesta herrikoi baten giroa segurtatzen du (txaranga, buru handi, joaldun, danborrada...).

Aurten ere haurrek hurbiletik ikusten ahalko dituzte ardi, axuri, ahuntz eta pittikak !

Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkarteak, laborantxa iraunkor baten alde lantzen dituen lan sailak aurkeztuko ditu. Bestalde, zozketa handi bat antolatuko du etxe ekoizpen zare batzuk jokoan ezarriz.

Azkenik, Euskal Moneta elkarteak EUSKO numerikora pasatzera lagunduko zaitu egun hortan !

Xehetasunak: Bixente Eyherabide (06 74 51 89 60), bixente@ehlgbai.org , www.ehlgbai.org

 

EKOIZLEA

HERRIA

EGITURA

MOZKINA

SORMARKA

Jokin Zaldunbide

Arbona

BLE

Tisanes, condiments, plantes aromatiques

AB

Mikela Untsain

Azkaine

IDOKI / BLE

Miels, propolis, gelée royale, pollen, cire

AB

Panpi Olaizola – Leire Iturralde

Ezpeleta

IDOKI / BLE / XAPATA

Piment d'Espelette, confitures, gelées

AOP Piment d'Espelette, Cerise d'Itxassou

Jean Michel – Marie Pierre Erramoun

Azkarate

IDOKI

Axoa de veau, porc basque, conserves

Porc basque Kintoa

Mathieu – Laurence Bessouat

Burgue

IDOKI / BLE

Fromage de chèvre, kiwis

AB

Joana Urbistondo

Sara

IDOKI

Jus de pomme, cidre, vinaigre, fromage de brebis

AOP Ossau Iraty

Annie et Sauveur Aribit

Bastida

IDOKI

Canard cuisiné

IGP canard gras du Sud Ouest

Jean Pascal – Sylvie Lopépé

Donaixti

IDOKI

Fromage de brebis

AOP Ossau Iraty

GAEC BIOK Berhocoirigoin

Gamarte

IDOKI / BLE

Fromage de vache - produits laitiers

AB

Maider Etchart

Hazparne

IDOKI / BLE

Agneau - moutonné

AB

Eztitxu Sabarots

Aldude

IDOKI

Confitures, gelées, compotes, coulis, sirops, jus

 

Jean Marie Irigoin

Ibarla

BLE

Porc bio conserves

AB

Dominique – Yolande Olçomendy

Aldude

IDOKI

Fromage de brebis

AOP Ossau Iraty

GAEC Xotildeia

Armendaritze

IDOKI / BLE

Légumes de saison, plants

AB

Alain – Bixente Oçafrain

Anhauze

IDOKI

Fromage de brebis

AOP Ossau Iraty

Jean Baptiste Bacardatz

Hazparne

BLE

Poule, poulet, œuf

AB

Olivier Gervais - Olivier Doyhenard

Arbona

IDOKI

Esnekiak (gurina, esne gaina, iogurtak...), gasna fresko ta idorrak

 

Philippe – Sylviane Irazoqui

Landibarre

BLE

Pains bio

AB

Sébastien – Lorentxa Fagoaga

Sara

IGUZKIA

Gâteau basque

Iguzkia

Artisants du Monde

Miarritze

 

Produits issus du commerce équitable

AB - Max Avelaar

 



Gure agenda

A A A O O L I
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
 
 
Add to calendar

Primaderako olioproteinadunak : ekililia eta soja

Asteazkena 24 Maiatza - 09:30 - 12:30
  Hitzordua emana zauzue 9.30tan, Behaskanen, Alain Claverieren lurretan. Ondotik, 11 orenetan, Domintxinera joanen gira Mathieu Etchegarayen soja entseguaren behatzera....

Oihan bisita

Asteazkena 24 Maiatza - 14:00
      Akitaniako oihanjabegoaren zentroak (CRPF) oihan bisita batera gomitatzen zaitu. Heldu den maiatzaren 24an iraganen da, arratsaldeko 14.00-tan, Daniel...

Laborantza sozietate batetako betebeharrak

Asteartea 27 Ekaina - 09:30 - 17:00
VIVEA FORMAKUNTZA Nola eta zendako egin behar da biltzar-nagusia urtero ?   Nola eta zendako egin behar da biltzar-nagusi bat urtero ? Memento berezia da iragan den urteaz...
+ Egutegi osoa ikusi