Notre Dame des Landes : zertan da proiektua ?

28/04/2017 - 20:30 - 23:00

Mintzaldi - solasaldi gaualdia

Apirilaren 28a, ostiralez

20:30-tan, Ainiza Monjolosen

Euskal Herria Zuzenean elkarteak gonbidaturik, Notre Dame des Landes-eko ZAD-eko militante talde batek Euskal Herrian gaindi topaketa eta elkartasun itzuli bat eginen du apirilaren 25etik maiatzaren 06ra (ZAD=Zone à Défendre).

Apirilaren 28an, Zadista taldea Ainiza Monjolosen izanen dugu. Deneri idekia den mintzaldi gaualdi denboran, xuxen gaurko egunean aireportu proiektua zertan den jakiteko parada izanen da: laborantxa lurra eta eremu natural aberats horiek betoinez estaltzen utziko dituguia ? Beste hainbat galdera argitzen ahalko dituzte Zadistek: ZAD-eko okupazioa nola burutu zen eta gaur egun nola antolatzen den ? Zeintzuk diren barne proiektuak besteak beste laborantxa, elikadura, eraikuntza alorretan ? Nola elgar akomodatzen dira militanteak eta bertako laborariak ?

Bestalde, Euskal Herri Zadista itzuliaren eta gaualdi honen bitartez, Bretainiako ZAD-aren eta Euskal Herriaren arteko harremanak azkartzea helburuetariko bat lirateke: han eta hemen inposatuak zitzaizkigun funtsarik gabeko proiektu edo erabakien kontrako borroka esperientziak partekatuz, baita ere auto-kudeatutako proiektu alternatiboen eraikitzea nola eramaten dugun aipatuz.

Deneri idekia, sartzea libre.

Xehetasunak: 0674518960 (Bixente) / bixente@ehlgbai.org

 



Gure agenda

«  
  »
A A A O O L I
 
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
 
Add to calendar

Belar tzarren kentze mekanikoa arto landan

Ostirala 23 Ekaina - 10:00 - 12:30
  Artoaren belar kentze mekanikoaren erakustaldia antolatzen dute Errobi ibarreko ur sindikatak, departamenduko Cuma federazioak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak....

Laborantza sozietateari segurtasuna eman

Asteartea 27 Ekaina - 09:30 - 17:00
VIVEA FORMAKUNTZA Sozietate bat egiteak lan administratibo handia galdegiten du. Pizua izaiten ahal bada ere, betebehar horiek ongi segurtatzea hobeki da.   Zein dira...

EHZ festibala - EHLGren zikiroa

Igandea 02 Uztaila - 13:00 - 16:00
Uztailaren 02a igandea, Lekorneko Garro gunean ZIKIROA eguerdiko 1etatik goiti   Euskal Herria Zuzenean festibala ekainaren 30an, uztailaren 01 eta 02an iraganen da...
+ Egutegi osoa ikusi