... & press enter to start

Avant première “Zéro phyto, 100% bio”

Miarritzeko Le Royal zinegelak eta Lurrama elkarteak  zine-debate  gaualdi bat antolatzen dute heldu den ostiralean, urtarrilaren 19an, 20:30-etan, « Zéro phyto, 100 % bio » filmaren aintzin proiekzioarekin.

Filmaren laburpena :

Kantina biologikoak azkarki garatzen ari dira, momentu berean Frantziar estatuko hirietan pestizidoen erabilpena gelditzen ari dira. Osagarri publikoa eta inguramenaren errespetua gogoan dituzte herritar batzuek, eta iniziatiba onuragarrien alde dihardute.

« Insecticide mon amour » filmaren ondotik, Guillaume BODIN filma ekoizleak bio kantina eta pestizidorik gabeko hirier buruzko dokumental bat proposatzen du.

Filma ikusi eta gero gaualdiak segituko du solasaldi batekin, lekuko hauekin :

– Bruno Masetti, Donibane Lohitzuneko Ramiro Arrue lizeoko kantinako burua. Tokiko, kalitatezko eta biologiko elikagaiak kantinan erabiltzearen defendatzailea.

– Lisa Chateaugiron, BLE ekoizle biologikoen elkarteko animatzailea. Elkarteak kantinak eta laborariak harremanetan ezartzeko lan berezi bat eremaiten du.

– Laurence Bessouat, bio ekoizlea Burguen, Lurrama elkarteko administrazio kontseiluko kidea.

Gaualdia Euskal Herriko Laborantza Ganbararen 13 garren urtebetetzearen bezperan iraganen da. Besta hau Ainiza Monjolosen iraganen da goizeko 9:45-tik goiti.

 

Date

Urt 19 2018

Time

20:30 - 23:30

Location

MIARRITZE

Organizer

LE ROYAL zinegela
TOP