... & press enter to start

Zine-debatea : “On a 20 ans pour changer le monde”

Donapaleuko Saint-Louis zinegelak On a 20 ans pour changer le monde filma proiektatzearen ondotik iraganen den debatea animatzera gomitatzen ditu Euskal Herriko Laborantza Ganbarako 2 kide, Beñat Molimos (kolehendakaria) eta Daniel Barberarena (bulegoko kidea), uztailaren 12an, ostegun arratsean, 21.00-tan.

Hogoi urte ditugu mundua aldatzeko… hazten gaituen lurratik has gaiten. Lurren %60ak hilak dira eta gaur egungo ekoizpen sistemak ez du mundua hazten. Alta, emazte eta gizon andana batek desafioa altxatzen dute, pestizida eta gai kimikorik gabe jendea hazten ahal dela erakutsiz. 

Hélène Medigue filmegileak hitza emaiten die hainbat lekukoeri, izan laborari, agronomo, ministro, etab… Kasu konkretuak adibidetzat hartzen ditu laborantza sano bati buruzko mugimendua abiatua dela erakusteko, anitz lan gelditzen dela azpimarratuz hala ere.

⇒ Info guziak HEMEN

Date

Uzt 12 2018

Time

21:00 - 23:00

Location

Donapaleu

Organizer

Saint-Louis zinegala
TOP