... & press enter to start

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 13. urtea ospatzen

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 13. urtebetetzea ospatuko du, 2018ko urtarrilaren 20an, larunbata, Ainiza Monjolosen. 

Ekitaldiak goizetik hasiko dira

  • 9’00 :  Harrera, kafea

  • 9’45 :  Biltzar nagusia, 2017ko lanak, 2018ko perspektibak

  • 13’30 :  Bazkari herrikoia 22 €-tan

Salda, Oztibarreko axurkia ilarrekin, CLPB kooperatibako gasnak, euskal bixkotxa eta ogia Herriko irinarekin eginak, kafea, Irulegiko sormarkako arnoa. 

Haragirik gabeko menua nahi dutenentzat galdeginez gero (18 €/e-tan)

Bazkaria aitzinetik erreserbatu behar da, 05 59 37 18 82 zenbakira deituz.

  • Kontzertuak : pestak segituko du aitzina Kli-K (txaranga/Lapurdi), Doctor Mephisto (blues/Oztibarre), Kaskezur (rock /Baztan), Le Mutant (surf punk / Baiona-Los Angeles) eta bukatzeko DJ Xa2 vs DJ Garbatxöf-ekin.

Euskal Moneta elkarteak, EUSKO tokiko monetaren alda gune bat atxikiko du bazkaria aintzin. Zuen euroak euskotan aldatzeko, baita ere urteko kidetza eguneratzeko, edo kontu numeriko baten idekitzeko. Euskoa egun osoan erabiltzen ahalko da jateko eta edateko.

Data zure agendan atxik ezazu oraindanik ! Nunbre handian igurikatzen zaituztegu.

Data

Urt 20 2018

Ordua

Egun guzia

Tokia

Ainiza Monjolose
Euskal Herriko Laborantza Ganbara

Antolatzailea

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Telefonoa
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP