... & press enter to start

LURZAINDIA aldeko gaualdia

« Lurzaindiaren alde » elkarteak gomitaturik, Ildoka taldeak JENDEAK ikuskizuna emanen du urriaren 21ean, igandearekin, 16:00etan, Ainhiza-Monjoloseko Laborantza Ganbaran.

Laborari munduko bederetzi kontakizun laburrek osatzen dute “Jendeak” obra berezia, irakurketa eta teatroa uztartzen dituena. Ixtorio bakotxa, errealki gertatua edo asmatua, anedokta batetik abiatzen da. Gure familietan berean edo gure herrietan ezagutu ditugun jendeak aipatzen dituzte. Gai seriosen artean, badira pasarte irri egingarriak ere. Iragan hurbileko giroa sentiaraziz, oroitzapen desberdinak iratzarraraziko dituzte.

Irakurle-jokalariak dira: Peio Berhokoirigoin, Jon Itçaina, Armand Jaunarena, Pierre Larre, Bernadette Luro eta Kattalin Sallaberry. Laguntzailea : Daniel Landart. Iraupena : 60 mn.

 

LURZAINIDA-ren guneara joan.

Date

Urr 21 2018

Time

16:00 - 18:00

Location

Ainiza Monjolose

Organizer

LURZAINDIA
TOP