... & press enter to start

Euskal mendigunetako bazka baloratu, 3. eguna

Garaziko mendi sindikatak, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak eta BLE Biharko Lurraren Elkarteak hiru egunetako formakuntza antolatzen dute, Euskal mendigunetako bazka baloratzeaz.

Formakuntza 2018ko martxoaren 20, 21 eta 22an iraganen da.

 

3. EGUNA / 2018ko martxoaren 22a, osteguna, Izura

Hazle, bortu kudeatzaile eta teknikarien arteko trukatze eguna, 9.00tan, Izuran

Akitania mailan mendiko dozieretaz arduratzen den Andde Ste Marie eskualde kontseilariaren eta Fabienne LauneyHazkuntza Institutuko artzaingo eta belar sistemen proiektuburuaren parte hartzeekin.

Atelier batzu proposatuko dira hainbat gai barnatzeko, parte hartzaileen arteko trukaketa abantailatuz :

  • Behien zaintza langile batekin

  • Zuhaitzen lekua alhabidetan

  • Ardi artaldeak eramaitea eta bazka baliabideen hobetzea

  • Bortua eta parasitismoaren kudeaketa

 

 

Mintzaldiak : 

  • 10.00 : AFP /GP kudeatze tresna : Arrosako AFP elkartearen adibidea, Maite GONI lehendakaria
  • 10.30 : Pirinioetako natura parkeko guneak idekirik atxikitzeko proiektua aipagai, Jean-Guillaume THIEBAULT, misio kudeatzailea
  • 14.00 : Graminés landare lastodunak baloratu alhari esker ? Fabienne LAUNAY
  • 14.30 : Mendi erretzea kudeaketa tresna gisa, Pierre GASCOUAT, Artzaingo-batzordeko teknikaria
  • 14.45 : Iratzea kudeatzeko esperimentazioa

 

Idoki mahaia 15 €/eusko-tan.

 

IZEN EMAITEA : Clémentine Rolland, 05 59 37 18 82, clementine@ehlgbai.org

Date

Mar 22 2018

Time

09:00 - 17:00

Location

IZURA Ostabat
TOP