... & press enter to start

HARAGITAKO BEHIAK

PIRENAIKA

Pirenaika behia, lira itxurako adarra ederreri esker ezagut daitekena, Hego Euskal Herritik heldu den haragitako behi bat da. Nafarroan atxemaiten da gehien bat. Ama jitea du, esneduna, aratxea errexki egiten duena eta aise gizentzen dena. Larretako arraza da behi Pirenaika, euskal mendiko etxaldetako laboraantza sistemetan egokia. Izariz ttipia da eta mendiko larre eta bortuetan aise ibiltzen da.

Ezaugarri haueri esker, hazleek tokiko behi arraza hau emeki emeki berriz sartzen dute beren tropetan. Hazleak Iparraldeko Behi Pirenaikaren Elkartea-n elkartu dira .

2016-az geroztik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Iparraldeko Behi Pirenaikaren Elkartea eta bere baitako hazleak  laguntzen ditu.

 

Informazio gehiago : www.conaspi.com et www.iparraldeko-pirenaika.jimdo.com

Kontaktua : iparraldeko.pirenaika@gmail.com

Dokumentuak

Gehiago jakin

ACHAT VENTE PIRENAIKA

COMMENT CHOISIR UN TAUREAU?

LA PIRENAIKA DANS LES SYSTÈMES D'ÉLEVAGE AU PAYS BASQUE

FINITION DES VEAUX DE RACE PIRENAIKA

EUSKAL HERRIKO HARAGITAKO BEHI HAZKUNTZEN EMAITZA TEKNIKO EKONOMIKOAK

Jules Lafourcade, Tolosako agronomo ingeniaritza eskolako ikasleak ikastaldi bat segitu du EHLG-n. karia hortara, Euskal Herriko haragitako behi hazkuntza sistema desberdinen emaitza tekniko-ekonomikoak aztertu ditu.

6 hilabetez, 40  etxalderen datuak bildu eta ikertu ditu.

lan horren emaitza orokorrak biltzarre publiko batetan aurkeztuak izan ziren, hazle, teknikari, hautetsi, erakasle eta ikasle batzuen aitzinean.

Bildu datuak azpiko 2 fitxa teknikoetan bildumatuak dira.

Dokumentuak

Gehiago jakin

EUSKAL HERRIKO HARAGITAKO BEHI HAZKUNTZEN EMAITZA TEKNIKO EKONOMIKOAK

Hazkuntza sistemen arabera : PDFa DESKARGATU

EUSKAL HERRIKO HARAGITAKO BEHI HAZKUNTZEN EMAITZA TEKNIKO EKONOMIKOAK

Lehen eta bigarren mailako ateliera :  PDFa DESKARGATU
Contact

05 59 37 18 82

TOP