... & press enter to start

PSEM

Edukia

Hazkuntza eta artzain pratikek eragin haundia dute Pireneotako mendietan. Artzaingoak lurraldearen egitura eta nortasuna emaiten die, jakintza ezberdinak biltzen ditu eta mendiko ingurumena garbitzen eta mantentzen ditu.

Artzaingoak baitezpadako errola du ingurumen idekiak atxikitzeko, mendietako larre eta pentzeak bezala adibidez. Ingurumen ainitz sortuz mendigune ezberdinetan, biodibertsitatea mantentzen du. Bestalde, lan sektore azkarra da enplegu ainitz sortzen dituelako.

Gure lurraldean, artzaingoak eragin azkarra ukanez, sustengu eta laguntza partikularra merezi du. Horrentzat, Pireneoetako lurraldea aztertzen duen plano bat finkatua izan da 2007 eta 2014 urte artean : Mendiko Ekonomia Sustengatzeko Planoa (MESP edo PSEM).

Akitania Berriko Eskualdeak du programa kudeatzen 2015az geroztik. FEADER-aren programazioaren baitan sartzen da eta hiru atal ezberdinez osatua da:
– Artzaingoa eta tropen eramaiteko maneren laguntzeko diru laguntza,
– Animazio, ikerketak, mendi-diagnostikak
– Tropen zaintzea. (ikus laborarientzat / laguntzak zatia) 

Hiru atalak proiektu deialdiekin ibiltzen dira. Aldiz, atal bakotxarentzat, egitura hautagarriak, onarpen baldintzak edo laguntzen kalkulua desberdinak dira. Kasu guzietan, laguntza eskaerak proiektuak hasi baino lehenago egin behar dira.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, edoizein proiektu motarentzat (zaintze, obrak, ikerketak…) ; diru laguntza eskaera egiteko dozierrak muntatzen laguntzen ahal zaitu. Horrez gain, segitze tekniko bat proposatzen ahal dauzugu zure proiektua aztertzeko (egingarritasuna), segitzeko eta bestalde pagatze galdera baten betetzeko.

Le volet

«Travaux d’amélioration pastorale» et «Conduite des troupeaux»

Le volet

«Animations»et «Études»

Harremana

Argitxu Luro

argitxu@ehlgbai.org
05 59 37 18 82

TOP