... & press enter to start

Bere lurra ezagutu landare adierazgarrieri esker

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak lur eta landare adierazgarrien diagnostikaz formakuntza antolatzen du heldu diren irailaren 20 eta 21ean, ostegun eta ostiralean.

Landara adierazgarrietan aditua den Miguel Neau Promonature egiturakoak animatuko du eguna.

 

Ahagoa, peldoa, mando belarra, datura… Nolaz hor dira ? Zoin egoeratan dut ene lurra ? Zer egin dezaket ? Kendu nahi ditugun belar tzar horiek lurraren bilakaeraz badute anitz erraiteko. Arazoak aurreikusten laguntzen ahal zaituzte berantegi izan aitzin.

  • GOIZA gelan landareen erran-nahia ezagutzeko : lur trinkoa, alha gehiegi, azidotasuna, fosforo blokatzea, gai organiko arazoak…

  • ARRATSALDEA kanpoan : lur eta landare diagnostikak. Egintza proposamenak.

Bigarren egun hau Xiberun iraganen daIrailaren 20eko edo 21eko eguna hauta ezazu.

Izen emaitea : Manue Bonus, 05 59 37 18 82, 07 82 47 15 24

Date

Ira 21 2018

Time

09:30 - 17:00

Location

En Soule

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP