... & press enter to start

TRANSMISIOAREN EGUNA | Etxalde bisita Baigorrin

Baigorriko herriarentzat egin laborantza-diagnostikoaren lanaren haritik, herriak eta EHLG-k bi hitzordu garrantzitsu programatu dituzte etxalde transmisio eta laborantzan plantatzea aipatzeko.

Martxoaren 7an, asteartean, 14.00-tan, Baigorriko Soramehaka etxaldearen eskualdatzea aipatzeko etxalde bisita eginen da.

« Etxaldearen menturazko eta beharrezko aldaketeri prestatu»

Lekukotasuna : Etxaldearen transmisioa nola iragan den esplikatuko dauku Danielek. Lehenik familiako proiektuaren uztea; ondotik familiaz kanpoko gazte baten instalazioa ; baita beste bi baserriren sendotzea eta beste bi gazteren instalazioa ere. Orain etxaldeak ez du Danielek aktibitatea utzi zueneko itxura. Nola prestatu zen egoera horri ? Nola atxeman zituen arrahartzaile berriak ? Ororen buru, nola psikologikoki, teknikoki, juridikoki prestatu ene etxaldean gerta litaizken aldaketer, proiektu eta gogo ezberdinak lituzketen arrahartzaile bat edo gehiago arribatuko direlarik ? Eta zendako ez aldaketa hauek aurreikusi ?

Informazio orokorra : erretretara joaiteko eta transmisio proiektu baten etapak, desmartxak eta existitzen diren laguntzak.

Etxaldea utziko duten laborari eta geroko arrahartzaileen arteko trukaketa.

PROGRAMA DESKARGATU >>

IZEN EMAITEA : Véronique Gelak, 05 59 37 18 82 , veronique@ehlgbai.org

Bigarren hitzordu bat proposatua zauze ekainaren 6an, asteartez, goizeko 10.00tan etxaldeko ontasunak aipatzeko >>

Date

Mar 07 2023

Time

14:00 - 17:30

Location

Baigorri

Organizer

EHLG
TOP