... & press enter to start

FORMAKUNTZA| Hesiak kudeatu : mozkin eta irabazi berriak etxaldean

Euskal Herriko laborantza Ganbarak VIVEA formakuntza honetan parte hartzea proposatzen dautzu ulertzeko hesiak nola kudeatzen diren, iraunkorki, eta horren balorizatzeko aterabideak ezagutzeko.

 

Formakuntza bi egun erdiz iraganen da, apirilaren 13 eta 14an, asteazken eta ostegunez, Hazparnen (Elgar zentroa)

– 2022ko apirilaren 13a, asteazkena, 14.00 / 18.00, Hazparne

Hesien kudeaketa moldeak (oihangintza iraunkorraren printzipioak eta hesien kudeaketa ; mekanizazioa : zein tresna mota erabili ? ; Normandiako oihangintza sail baten egituratze adibidea).

 

– 2022ko apirilaren 14a, osteguna, 14.00 / 17.00

Erabilpenak ezagutu, adibide konkretuak ikusiz etxalde batean : hesi baten kudeaketaz aholkuak, mozte xantier bat markatu, bolumena estimatu. Ondotik,plataforma tekniko baten bisita : zur-energia prozesuen erakustaldia (erabilpena, xehatzea, metatzea).

 

Izpindar proiektuaren sustenguz antolatua den formakuntza da.

 

Formatzailea : Thomas Tchiboukdjian (EHLG)

Parte hartzailea : Laurent Nevoux (SCIC Bois Bocage Énergie)

 

Informazio praktikoak :

> Formakuntzaren programa zehatza  HEMEN

> Salmenta-baldintza orokorrak HEMEN

> Barne araudiak :  HEMEN

Mugikortasun murriztua duten pertsonak gure zerbitzuetatik hurbiltzen ahal dira haien harrera elkarrekin prestatzeko.

 

Izen emaitea : 

– Zure izena Interneten emazu :  IZEN EMAITE FITXA BETE

–  edo telefonoz : 05 59 37 18 82

Date

Api 13 2022 - Api 14 2022

Time

14:00 - 18:00

Location

Hasparren

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP