... & press enter to start

Bibi Beaurivage etxe merkatua

Miarritzeko Bibi Beaurivage auzo herrikoiaren pesten kari, Euskal Herriko Laborantza Ganbara-k etxe ekoizle merkatua antolatuko du aurten ere. Alabainan, hasieratik merkatu horrek kausitu zuen arrakasta urtez urte handituz doa, kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko hitz ordu inportantea bilakatuz. Ipar Euskal Herriko kalitatezko laborantxa herrikoia aintzinera eramaiten duen gertakari xume eta sendoa da.

Usaian bezala, IDOKI (etxe ekoizleen marka) eta BLE (laborantxa biologikoa) egituretako kideekin batean, kalitatezko desmartxetan engainatuak diren etxe ekoizleeri idekitzen dugu merkatua. 20 bat laborari bilduko dira Harispe karrikan ! (zerrenda orri aspian duzue)

Ipar Euskal Herriko mozkin multxo zabala jastagai eta erosgai izanen da: Ossau-Irati AOP ardi gasna, AOP Kintoa Euskal Xerria, haragi fresko eta kozinatua (oilo, ahate, axuri, ahatxe, …), behi eta ahuntz gasnak, esnekiak (esne gaina, gurina, iogurtak, gasna xuria, …), sasoineko barazki biologikoak eta fruituak, arroltzeak, ogiak, sagar jusa, Ezpeletako Biperra AOP, tisanak eta belar aromatikoak, erreximentak, Iguzkia Euskal bixkotxak, bidezko merkataritzako mozkin biologikoak, eta abar…

Zatozte gustian zuen erosketen egitera, zuekin solastatzeko eta harremanetan sartzeko hor izanen baitira ekoizleak. Egun osoan, pesta komiteak gonbidaturiko animazioak, giro herrikoia segurtatuz (txaranga, buru handi, joaldun, danborrada…).

      

     

Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkarteak, laborantxa iraunkor baten alde lantzen dituen lan sailak aurkeztuko ditu. Bestalde, zozketa handi bat antolatuko du etxe ekoizpen zare batzuk jokoan ezarriz.

Azkenik, Euskal Moneta elkarteak EUSKO numerikora pasatzera lagunduko zaitu egun hortan !

 

Renseignements : Bixente Eyherabide (06 74 51 89 60), bixente@ehlgbai.org

EKOIZLEEN ZERRENDA

Date

maiatza 01 2019

Time

09:00 - 13:00

Location

BIARRITZ, rue Harispe
BIBI BEAURIVAGE
TOP