... & press enter to start

PAC 2020 : NOLA EGIN ?

(Orri hau 2020eko martxoaren 7an eguneratua izan da)

Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kontseilariak prest dira laborarien PAC dozierak urrunetik egiten laguntzeko :

– Sos laguntza galdea sinplea bada eta aurten aldaketarik egin behar ez bada, teledeklarazioa telefonoz egitea proposatzen zaie, kontseilari batekin.

– Deklarazioa konplexua bada, orduan bi alditan betetzea proposatua zaie : lehenik, deklarazioa telefonoz aitzina daiteke kontseilariarekin ; ondotik, hitzordu bat egin daiteke Ainiza Monjolosen (konfinamendu egoera aldatzen bada anartean).

Euskal Herriko Laborantza Ganbarako teknikari batekin telefonoz hitzartuko delarik laboraria, bere Télépac kodea, pasahitza eta pacage zenbakia ukan beharko ditu. Orduan, kontseilariak eskua hartuko du deklarazioa betetzeko eta baieztatzeko, laborariaren adostasunarekin.

Laborariak Télépac koderik ez badu, DDTM-era deitu beharko du lehen-lehenik horren eskuratzeko : 05 59 80 88 76

Gogoan atxiki behar da PAC deklarazioak betetzeko epea ekainaren 15era arte luzatua izan dela, penalizaziorik gabe, bainan ahal den heinean maiatzaren 15eko egin behar direla.

Behi-laguntza galdegin behar duten guziek ere maiatzaren 15erako egin behar dute.

Ez duda beraz, laborariek dei dezatela 05 59 37 18 82 zenbakira beren galdea ahal bezain goiz egiteko, sustut beren dozierek zailtasun berezirik ez badute.

Date

Eka 15 2020

Time

08:00 - 18:00
TOP