... & press enter to start

TRANSMISIOAZ PERMANENTZIA

ETXALDEAREN TRANSMISIOA PRESTATZEKO HITZORDU INDIBIDUALAK, IPARRALDEKO 6 HERRITAN

 

EHLGk etxaldearen transmisioa aipatzeko edo/eta prestatzeko permanentziak antolatzen ditu uztailean, barnekaldeko 6 herritan.

Hitzordu indibidualak ditu proposatzen, 50 urte baino gehiagoko laborarier.

Permanentzia hauen helburua da norberaren galdeer erantzutea, gogoeta laguntzea eta behar diren informazioak emaitea, etxaldearen bilakaeraz, egin behar diren desmartxa administratiboetaz, existitzen diren laguntza dispositiboetaz, etab.

Permanentziak arratsaldeko 14.00-tik 17.00-k arte iraganen dira herri hauetan :

– BIDAXUNEN uztailaren 7an, asteazkenez, herriko etxean

– ERANGON, uztailaren 8an, ostegunez, herriko etxean

– BASTIDAN, uztailaren 9an, ostiralez, herriko etxean

– AIHERRAN, uztailaren 12an, astelehenez, herriko etxean

– ARRUTAN, uztailaren 20an, asteartez, Josta Toki herriko gelan

– ORAGARREN, uztailaren 21ean, asteazkenez, herriko gelan

HARREMANAK : 05 59 37 18 82, mael@ehlgbai.org

Date

Uzt 09 2021

Time

14:00 - 17:00

Location

Bastida

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP