Kabalen janari partea zaindu eta hobetu, kabala hausnartzaile hazkuntzan, informatika kalkulu orri bati esker
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak kalkulu orri sinple bat plantan ezarri du hazleak laguntzeko janari parteen oreka segurtatzen edo oreka berriak finkatzen, etxaldean den bazkaren arabera.
VIVEA formakuntza kolektiboa antolatzen du agorrilaren 9an, osteguna, informatika tresna eskutan hartzeko : prinzipio nagusiak oroitarazi ondoan, programaren erabilpena erakutsia izanen zauzu eta zuhauren entseguak eginen dituzu.
Ordenagailu mugikor batekin eta USB giltza batekin etortzea galdegina zauzu.
Izen emaitea : Clémentine Rolland, 05 59 37 18 82
(Hitzordu indibidual bat nahiago baduzu, Clémentine deit ezazu)