6 gaiak hierarkizatuak dira : autonomia, lana banaketa eta naturarekikoa 60 pundutan kondatzen dira eta transmisibilitatea, ekoizpenen kalitatea eta tokiko garapena 40 pundutan.
Gaiak elkar menpekoak dira, ezinezkoa baita definitzea zehazki laborantza herrikoiaren dimentsio soziala, ekonomikoa eta naturala. Alabaina, 6 gaiak elkarrekin doaz :
– ekoizpenen banatzea beste bost gaien faktore inportantea da
– autonomia beste lau gaien faktorea
– naturarekin lana beste lau gaien faktorea
– transmisibilitatea beste hiru gaien faktorea
– tokiko garapena beste bi gaien faktorea
– ekoizpenen kalitatea beste bi gaien faktorea
Etxaldearen egoera hamar oinarriren arabera ikertzeko eta ebaluatzeko, kriterio batzu finkatuak dira gai bakotxarentzat. Kriterio horiek, etxalde batean neurgarriak diren adierazle kualitatibo eta kuantitatibo batzuen bitartez zehaztuak dira. Kriterio bakotxarendako, indikadore guzien emaitza orokorra analisatu behar da, indikadoreak bakarka hartuz sentsu gabekoa delako. Indikadore horiek ere hirarkizatuak dira, ekoizpen sistemaren analisia taula orokor bat sortuz. Sistema mota horiek kokatzen dira taulan, laborantza herrikoirantz doan desmartxaren arabera.
Ebaluaketa horren helburua da gogoetatzea zein bide indibidual edo kolektibo segitzen ahal diren, gizartearen zerbitzuko den laborantza bat plantan ezartzeko.