... & press enter to start

Etxaldea transmititzeko proiektua bururaino eraman

14 martxoa, 2019 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko laborantza Ganbarak (EHLG) erretretatik hurbiltzen diren laborariak laguntzen ditu, lana uztea eta etxaldearen transmisioa aitzinetik apailatzen. Formakuntza ziklo bat plantan ezarri du elkarteak, erretretagaiak laguntzeko beren gogoeta aitzinatzen : nola aipatu behar da erretretak ekartzen duen bizi trantsizioa ? Nola prest izan aldaketa horientzat ?

Gai horietan aitzinatzeko, hainbat egunaldi antolatu ditu orain arte EHLG-k aspektu teknikoak tratatzeko hala nola erretreta (MSA-ren partaidetzarekin), lurraren gaia (lurrak alokatu ? nolako kontratuak egin ? etab).

Senpereko etxalde baten bisitatzen izan zeir partehartzaileak. Mixel Lahetjuzan laborari erretretatuak bere etxaldea transmititu zuen 3 gazteeri. Hauek barazkigintzan eta ardi hazkuntzan ari dira gaur egun.

Formakuntza zikloak segitzen du. Aldi huntan giza aspektuak (aspektu umanoak) aipatuak izan dira martxoaren 12 eta 13an izan Vivea formakuntza egunetan. Brigitte Chizelle soziologoak animatu ditu bi egun hauek.

Modulu huntan transmisioa bere osotasunean aipatu da (nola eta nundik hasi ?), arrahartzailearekin eginen den trantsizioa arte, izan familia baitan ala familiatik kanpo.

Formakuntzak parte hartzailea lagundu du, bere egoerari begira gibeltasuna hartzen eta ideiak argitzen. Lana gelditzearekin jokoan dena untsa neurtzen lagundu du bestalde : zoin bizi proiektu erretreta hartzearekin ? ze bilakatzen da etxaldea ?

Arrahartzailearen arabera etxalde transmisioa desberdinki aipatu da. Transmisioa familia baitan egiten bada, esku aldatzea kausitzeko eta arrahartzailearen autonomia garatzeko faktoreak aipatu dira. Kanpoko arrahartzaileari transmitzeko xedea bada, orduan, urrats hori nola ontsa apailatu behar den ikusi da : arrahartzailea xekatu, etxaldearen eskuz aldatzea kausitu.

Egun hauek aberasgarriak izan dira, erretreta hartu beharko duten laborariak kasu berean diren beste laborari batzuekin mintzatu baitira. Baikorki aitzinatzeko tresnak ere emanak izan zaizkie, bizi eta transmisio proiektua bururaino eramaiteko.

——

Bi egun hauen ondotik, beste formakuntza bat proposatua zauzue Familia arrañamenduak aipatzeko : dohaintza partekatze, ontasunen gozamena, lansari gibeleratua… Nola zuzenki kudeatu familiako etxaldearen transmisioa ?

Apirilaren 9an iraganen da formakuntza, asteart goizez, 9.00-tatik 13.00-ak arte. Christophe Gourgues Mauleko notarioak animatuko du goizaldia.

Izen emaiteak : Camille Vignerot, 05 59 37 18 82

——

Formakuntza kolektibo hauetaz bestalde, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Transmisio zerbitzu pertsonalizatua segurtatzen du, laborariak lagunduz beren transmisio proiektuak finkatzen (baldintzak, etxaldearen ahalmenak, etab.), arrahartzaile bat xekatzen hala behar delarik eta etxaldeko trantsizio fasean, etxaldearen segida hartuko duen laborariarekin.

TOP