... & press enter to start

POLITIQUE AGRICOLE COMMUNE

Traba naturalen gaineko konpentsatze saria

Goratasuna, patarra eta lurraldeko hainbat ezaugarrien gatik trabatuak diren guneetako laborariak laguntzeko egina da ICHN deitu traba naturalen gaineko konpentsatze saria.

3 laborantza gune desberdintzen dira gaur egun :
– Mendi guneak (mendi gorak, I eta II mendiak)
– ZSCN, traba natural garrantzitsuak dituzten eremuak
– ZSCS, traba bereziak dituzten eremuak

ZSCN eta ZSCS guneak 2019an sortu ziren. Zatikatze berri honekin, Pirinio Atlantikoetako 70 herrik ez dute gehiago ICHN ordainketa hunkitzen ahal, beste 80 herri aldiz sartu dira ICHNaren eremuan. Zatikatze berritik ateratu diren herrietako etxaldeek ICHNa galdegiten ahal dute oraindanik 2019an (% 80) eta 2020an (% 40).

Hautagarritasun baldintzak

Bi laguntza mota badira : ICHNa « kabalentzat » eta ICHNa « landareentzat », azken hau haatik mendiak eta mendi gorak mailako bakarrik egina da.
Laguntza hauek eskuratzeko baldintza guziak La PAC en détail – 2e Pilier deitu dokumentuan zehaztuak dira (PACako bigarren zutabea).

Ardi eta ahuntzentzat

Deskribapena eta helburuak

Ardi laguntza ardika (esnadunak, haragitakoak) hunkitzen den prima da. Beste laguntza batzu gehitzen ahal dira kasu batzutan, metatzen ahal direnak etxaldeak hainbat baldintza errespetatzen dituen kasuan :
– funtsezko laguntza : 15 € inguru ardika, gehi 2 € lehen 500 ardientzat (transparence GAEC dekretuaren aplikapena da)
– beste laguntza bat gehitzen da gutieneko produktibitate baldintza errespetatzen duten hazkuntzeri : 9 € gehiago ardika, ardiak kabale saltzaile bati edo produkzioa zirkuitu laburran (salmenta zuzenean adibidez) saltzen badira
– 6 € gehiago ardika, hazle berrientzat eta lehen 3 urterentzat

Hautagarritasun baldintzak

– gutienik 50 ardirentzat galdegin behar da laguntza, eta ardi horien jabe izan otsailaren 1ean ;

– abiatu kanpainako otsailaren 1etik goiti eta 100 egunez artaldearen jabe izan ;

– kabalak nun diren jakin beti ;

– produktibitate baldintza (erran nahi baita, saldu bildotsak, bizirik ateratu direnak etxaldetik) 0,5 petik bada, ardi kopuru apaltze proportzionala ;

– ardiak bildotsekin ordezkatzen ahal dira artaldearen %20aren muga errespetatzen bada eta bildotsak laguntza galdegin baino lehenago eta aitzineko abenduaren 31an berantenik identifikatuak izan badira

2023 Ardi laguntza galdea

DEMANDE D'AIDES 2023 Ahuntz laguntza galdea

2022 REDÉPÔT Ardi laguntza galdea

2022 REDÉPÔT Ahuntz laguntza

BORDEREAU DE PERTE 2023 Ardi galtze orria

BORDEREAU DE PERTE 2023 Ahuntz galtze orria

SUIVI DES MOUVEMENTS 2023 Ardi artalde mugimenduak

SUIVI DES MOUVEMENTS 2023 Ahuntz artalde mugimenduak

Haragitako behientzat

Deskribapena eta helburuak

Haragitako behi hazkuntzaren aldeko ordainketa hau etxaldean diren behi bakotxarentzat isuria da eta aratxe hazkuntza sostengatzeko egina da.

Laguntza hau haragitako behi hazkuntza adierazgarria duten etxaldeeri zuzentzen da. Artalde ttipieri indarra emaiteko pentsatua izan da.

2017an, dispositiboak 3 laguntza hein desberdin baditu :
– 166 €/behika, lehen behitik 50 garrenera
– 121 €/behika, 51 garren behitik 99 garrenera
– 62 €/behika, 100 garren behitik 139 garrenera

Hautagarritasun baldintzak

– gutienez 10 behi hautagarri etxaldean, edo 3 behi hautagarri eta 10 UGB (behi/ardi/ahuntz) ;

– laguntza pausatu eta 6 hilabeteko atxikitzea derrigorrezkoa da

– epe hortan,saritzen ahal diren behien % 30a migekin ordezkatzen ahal da

– sarituak izaiten ahal diren behi kopurua mugatua da, produktibitate heina 0,8 aratxe/ behika finkatua baita, hori epea aitzineko 15 hilabetetan (0,6 aratxe/behika mendira igortzen diren artaldeentzat)

– hazle berriek beren migak saritzen ahal dituzte (etxaldean diren behian% 20a), instalatze ondoko lehen 3 urtetan. Laguntza honek gaztea bere artaldea osatzen laguntzen ahal du.

NOTICE ABA 2022 azalpen oharra

ABA 2022 REDÉPÔT

BORDEREAU DE PERTE 2022 galtze orria

Behi esnedunentzat

Deskribapena eta helburuak

Behi esnedun hazkuntzaren aldeko ordainketa hau behika isuria da etxaldeeri. Aratxe hazkuntza sostengatzeko egina da. Laguntza emendatua da gune xumeetako hazkuntzentzat.

Behi esnedun laguntza artaldearen kokapenaren arabera desberdina da :
– 77 €/ behika, mendi goretan, mendi eta mendixka guneetan kokatzen diren artaldeentzat
– 38 € / behika gune xumeetarik kanpo diren etxaldeentzat ;

Hautagarritasun baldintzak

– urteko martxoaren 31an bururatzen den esne kanpaina denboran esnea eman duen artaldea ukan

– galdea pausatzen den egun hartan kabala kopuru heina ukaitea, esne arrazako edo arraza mistokoak eta neurri hauetan :

  • 30 behi hautagarri etxaldeka, mendi gora, mendi eta mendixka gune xumeetan kokatuak
  • bestela, 40 behi hautagarri etxaldeka.

– sarigai diren emeen 6 hilabeteko atxikitzea derrigorrezkoa da deklarazio biharamunetik goiti

– behi kopuruaren % 30a migekin ordezkatzen ahal dira

NOTICE ABL 2022 azalpen oharra

ABL 2022 REDÉPÔT

BORDEREAU DE PERTE 2022 galtze orria

MAEC: Laborantza-ingurumen neurriak

MAEC deitu laborantza-ingurumen neurriak 5 urteko engaiamenudak dira. Ingurumena errespetatzen duten praktikak garatzeko edo desagertzekotan direnak atxikitzeko engaiatzen diren etxaldeak sostengatzeko pentsatua da sos laguntza hau. Ordainsariak, gainkostuak eta praktika aldaketak eragiten duen diru galtzea kondutan hartzen ditu.

Laguntza hektaraka eta urteka karkulatzen da. Ordaintzea baldintza kaierako hainbat betebeharreri baldintzatua da.

Gogoan atxik laguntzaren karkulua aurkez daiteken eremuan oinarritzen dela, baldintza kaiera aldiz engaiatzen den eremuari aplikatzen delarik.

3 neurri mota proposatuak dira :
– etxaldearen eramaiteko sistemari doazkion neurriak : baldintza kaiera etxalde osoari edo kasik osoari dagokio. Bakar bat idekia da Ipar Euskal Herrian, hau da laborantza-ingurumen neurria belar sisteman eta artzaingoan (SHP, MAEC Systèmes Herbagers et Pastoraux),

– neurri mugatuak : lehengo lurraldeko MAEC-en gisan, Natura 2000 eremu bateko lur peza batetan hartu engaiamenduz osatzen dira neurri hauek,

– baliabide genetikoak begiratzeko neurriak : desagertzetik mehatsatuak diren arrazak begiratu (PRM), landare baliabideak babestu (PRV), etxe erleen polinizatze gaitasuna hobetu bioaniztasuna begiratzeko (API).

Neurriaren arabera diru laguntzak desberdinak dira eta xeheki esplikatuak La PAC en détail – 2ème Pilier dokumentuan (PACako 2. zutabea).

Artaldeak zaintzeko

Deskribapena eta helburuak

Dispositibo honek artzaingoa sostengatzeko asmoa du ingurumen-balio handiko mendi eta alhapidetan. Laguntza hunen helburu nagusia da bazterrak idekik atxikitzea, landare aniztasuna lagunduz, urrun diren bazkalekuetan bereziki, artaldearen kudeaketa mendiguneeri egokituz.
Sos laguntza hunek ardi, ahuntz, behi, zaldi eta asto artaldeen zaintza kondutan hartzen du gune horietan. Zaintzeko molde desberdinak ere onartzen ditu : zaindari-hazle, langile ala zerbitzu.

Gogoan atxik sos laguntza galdea bortura abiatu aitzin egin behar dela. Bestenaz, galdea pausatu aitzin iragan zaintza egunak ez dira kondatzen ahalko. Galdea egiteko imprimakiak ez badira orduko ateratuak, aitzin-galde bat egiten ahal zaio DDTMari egun horiek kondutan hartzeko. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laguntzen ahal zaitu aitzin-galde horren pausatzen (urririk) baita beste desmartxetan ere : sos galde, ordainketa, kudeatze plana, bazkalekuen kartografia, etab.

Hautagarritasun baldintzak

Artaldeen zaintzeko laguntza galdegiten ahal dituzten galdegileak hauek dira :
– beren artaldeekin batera artalde kolektiboak zaintzen dituzten artzainak,
– esne sisteman diren hazle indibidualak,
– juridikoki antolatuak diren artzain elkarteak,
– bazkalekuak kudeatzen dituzten eragile kolektiboak, tokiko elkargoak besteak-beste,
– AFP mendiko lur elkarteak,
– Artzain elkargoak,
– Natura 2000 guneetan, hautatua izaiten ahal da hunkiak diren gune horietan dretxoak dituen edozoin pertsona fisiko ala morala, publiko ala pribatu,

Galdea egiten dutenek bi kriterio hauek errespetatu behar dituzte :
– Gutieneko kabala kopurua : umetako 25 kabalen jabe izaitea bederen edo beste norbaiten 50 abere bederen atxikitzea,
– Artalde esnedun kolektibo edo indibiduala denbora osoz zaindu behar da mendian, erran nahi baitu 35 oren astean, astean gutienez 5 egunez, egunean gutienez 5 oren, bi denbora artean gehienez egunean (mendian deizte eta gasna egitetik aparte)

Baldintza-kaiera

Zaintzari lotuak diren engaiamenduak hauek dira :

– Denbora osoko zaintza segurtatzea mendian (inprimakian idatzia izanen dena behatu), kudeatze planoaren arabera artaldeen joan jineri begia atxikitzeko gisan,
– Alhatze kaiera bat atxiki, informazio hauekin gutienez : alhabideak eta artaldearen joan-jinak, zaindariaren zaintza denborak, alhatze denboraldia, deizte denboraldia, abere arraza eta kopurua, osagarri-tratamenduak eta artatzeak,

– Bazkalekuaren kartografia eta artzaingo kudeaketa planoa egin,
– Artzaingo kudeaketa planoan ekarriak diren engaiamenduak errespetatu alhatze denboraldi osoan,
– lurra ez da ongarriztatu, landu edo itzuli behar, ez da alorrik egin behar, zuhaitzik landatu behar, bazkalekuak ez dira sobera alhazi behar,
– 5 urtez segitu behar da artaldearen zaitzen, mendian 3 urtez bederen egonez engaiamendu denboran.

CALCUL DE L'AIDE AU GARDIENNAGE

DPB ordainketa

Clause D - donation

DPB ordainketa laborarieri isuria da beren lur eremuen arabera. 2015an, honen balioa 2014an historikoki hunkiari lotua da. Emeki emeki laguntza honek bat eginen du, hektaraka isuria den laguntza hau Frantziako bataz bestekoari hurbil dadin, laborarien arteko desberdintasunak ttipituz horrela.

Laguntzak banatzeko erreferentzia historikoetan oinarritzen zen sistema uzteko parada emaiten du bateratze honek.
Alde batetik, gaur egungo balorearen eta Frantziako bataz bestekoaren arteko desberdintasunaren %70a 2019ko ezabatu beharko dela erabakia izan da. Bestalde, bateratzeak eragiten dituen galtze indibidualak%30era mugatzea pentsatua da.

2015an, Frantziako DPB-en bataz bestekoa 132€-koa da hektaraka. Bataz-besteko hau, lehen zutabearen aurrekonduaren arabera aldatzen da urte guziz.

2020an, 114,38 €-koa da hektaraka eta ber heinekoa izanen da ondoko urteetan.

DPBen eskuz aldatzea

DPB eskubidea laborari batetik beste batera eskuz aldatzen ahal da. Eskualdatze mota anitz bada (lurrekin, lurrak gabe, zuzenki ala ez) eta hainbat araueri erantzuten dute.

Laguntza honen deskribapen osoa La PAC en détail – 1er Pilier (Pacaren lehen zutabea) dokumentuan irakurgai da.

Clause A - transfert avec foncier

Clause C - transfert indirect

Clause E - fin de bail

Clause B - transfert sans foncier

Clause D - donation

Clause F - renonciation

Clause C - Estive

Clause D - Héritage

Paiement vert deitu laguntza

Paiement vert (ordainketa berdea) DPB-eri gehitzen den laguntza da, ingurumenaren aldeko 3 neurri errespetatzen dituzten laborarieri isuria dena (kasu bereziak daude biologikoan ari direnekin) :

– pentze iraunkorren ratio baten atxikitzea eskualde mailan

– alor dibertsifikatuak ukaitea 10ha laborantza lur baino gehiagoko etxaldeentzat

– interes ekologikoa duten lurrak (Surfaces d’Intérêt Écologique (SIE)) 15ha laborantza lur baino gehiagoko etxaldeentzat

 

Frantzia mailako ordainketa berde honen bataz bestekoa oinarrizko ordainketaren araberakoa da. Ordainketa berdearen proporzio-koefizientea DPBaren % 70,5-koa da 2020an.

Paiement redistributif deitu laguntza

Birbanatze ordainketa (paiement redistributif) etxaldearen DPBeri gehitzen den ordainketa da,  gehienez 52 hektarentzat.

Bataz-bestekoa baino etxalde ttipiagoetan enplegu sortzaile diren produkzioak edo/eta balio erantsi handiko produkzioak baloratzeko posibilitatea emaiten du ordainketa honek. Laguntza honek enplegua zeharka sostengatzen du.

2019an, laguntza 49 €-koa da hektaraka eta 50€-tan gehienik mugatua.

GAECen gardentasuna (transparence des GAEC) aplikatzen da kasu huntan.

Gure zerbitzua

Testu eta eragile aniztasunari begira, zaintze, informazio zabaltze eta laguntza lan handia egitekoa da. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak duen misio nagusietarik bat, hots.

Laborantza politika desberdinen bilakaera jarraiki

1962an plantan ezarri den laborantza politika bateratua aski egonkorra izan da 2003a arte. Geroztik aldatzen ari da
beti eta sakonki. Plantan ezarriz geroztik biziki eztabaidatua da eta aplikatzeko izigarri konplikatua. Ondoko epea 2023ko finkatua da. Nolakoa izan da laborantza politika berria, berdeagoa eta aplikagarriagoa ?

Laborantza lehen mailako ekonomia sektorea da Akitania-Berrian bezala Pirinioetan. Orduan, eskualde kontseiluak eta departamenduko kontseilu nagusiak laborantza politika bereziak plantan ezartzen dituzte laguntza dispositibo batzueri dogokienez. Erran nahi du lurraldeari egokiak diren baldintza kaiera bereziak idazten direla, bereziki bigarren zutabeko laguntzentzat (ICHN, BIO, MAEC).

Laborariak lagundu beren eguneroko doziren kudeatzen

Etxaldeen egoera juridikoa gero eta konplexuagoa da. Euskal Herriko Laborantza Ganbararen zerbitzu juridikoan ibiltzen den jende kopuru inportantak egiazko beharra dela erakusten du, zuzenbide gai desberdinetan : baserri zuzenbidea, etxaldearen estatutua, ingurumen zuzenbidea, laborantza sozietateen zuzenbidea…

Diru laguntzak galdeak gero eta konplexuagoaak dira. Zure administrazio desmartxak untsa kausitzeko laguntza galdegiten ahal daukuzu : PAC deklarazioak pausatzeko, AREA zertifikazioa galdegiteko, artaldearen zaintzeko laguntza galdegiteko, etab.

Elkarteak biltzar publiko eta permanentziak antolatzen ditu beharra badelarik. Horrez gain, animatzaile-teknikariak hor dira zuen galderi erantzuteko, beren gaitasunaren arabera.

Documents

Gehiago jakin

Contact : Guillaume Cavaillès, 05 59 3718 82

PRÉSENTATION

Présentation historique de la PAC

VOIR LE PDF

RÉFORMES

Principales réformes de la PAC

VOIR LE PDF

Kontaktua

Manue Bonus

manue@ehlgbai.org
05 59 37 18 82

TOP