... & press enter to start

2020ko produktu fitofarmazeutikoen laborantzako erabiltzaileen departamenduko engaiamenduen-xarta proiektua (ZNT tratamendurik gabeko eremuak) : nortaz trufatzen gira?

14 apirila, 2020 / BY EHLG / EHLG

Ainiza-Monjolose, 2020/04/09

Pestizidak etxebizitzetatik hurbilegi erabiliak zirela ohar anitz ukan ondoan, Frantses gobernuak dispositibo bat proposatu du «produktu fitofarmazeutikoekiko esposizioa murrizteko eta baserri-lurraldeetako jarduera desberdinak bizikide izaiten laguntzeko, lekuko egoerari eta etxaldetako ahaleri egokituak diren engaiamendu-xarta batzuen bitartez. »

Helburua da, bereziki, tratamendurik gabeko segurtasun-distantziak finkatzea bizitegi-eremueri begira eta lekuka « egokitzea », departamendu mailako engaiamendu-xarta bati esker. Xartak jarduera desberdinak bizikide izaiten laguntzeko xedea du, elkarrizketa eta konponbidea lehenetsiz laborari eta biztanleen artean.

Kontsulta publikoa egin eta, Prefetak xarta proiektu hau ontzat eman beharko du, departamenduan aplikatu aitzin.

Departamenduko Chambre d’Agriculture-ak pestizideak hedatzeko segurtasun-distantziak oraino gehiago murriztu nahi ditu !

Departamenduko Chambre d’Agriculture-a laborariekin partaidetzan prestatu omen du (ulertu behar ote da FDSEA eta JA direla laborariak ordezkatzen dituzten bakarrak?). Egituraren helburu nagusia Pirinio Atlantikoetan 19/12/27ko gobernu-dekretuak definitzen dituen distantziak minimizatzea dela iduri luke.

Horrela, ttipituezinaz aparte (dekretuak, ttipituezinak diren 20 m definitzen ditu produktu arriskutsuenentzat), Departamenduko Chambre d’Agriculture-an proposamena da dekretuak eskatzen duen 10 m-ko distantzia 5 m-tara murriztea (zuhaitzgintza, mahastizaintza), eta 3 m-tara, dekretuak eskatzen duen distantzia 5 m-koa denean (laborantzarako eta laborantzaz kanpoko beste erabilpen batzu).

Aitzinatu argudioak hauek dira : « Departamenduko ezaugarri desberdinak hala nola, ekoizpen aniztasuna, laborari kopuru handia, hirien hedatzea, lur-sail puskatuak, sail eta erronka sozial garrantzitsuak batez ere belaunaldien berrikuntza. »

Iritzi trukaketa okertua eta Estatuko zerbitzuen falta

Xartari buruzko iritziak Pirinio Atlantikoetako Chambre d’Agriculture-aren web gunean eman behar dira maiatzaren 1a arte. « Landa (nun produktu fitofarmazeutikoak hedatuak izan diren) ondoetan bizi diren herritarren ikusmoldea bildu nahi da ahal bezain bat »… « elgar-bizitza ona errazteko asmoz ».

Publikoaren iritzia bildu ondoan, engaiamendu-xarta Prefetari helarazia izanen zaio, emaitzekin eta herritarren oharren laburpenarekin. Ondotik, xarta ontzat emana izanen da bi hilabete barne.

Harrigarria da iritzi-bilketa hau Departamenduko Chambre d’Agriculture-aren web gunean atxemaitea, hura delarik xartaren eramailea. Harritzekoa da ere ohartzea pertsona berak kontsulta nahi bezain bat betetzen ahal duela. Zer pentsatu orduan ondotik eginen den ustiatzeaz ?

Anitzez ere logikoagoa izanen zen Estatuko zerbitzuek kontsulta hau kudeatu bazuten, batez ere Prefekturak baitu ontzat eman behar.

Harrigarriagoa da jakitea, xarta onartzeko bitartean eta 2020ko ekainaren 30a arte, Frantses gobernuko zerbitzuek kontsideratzen dutela pestiziden erabiltzaileek 2019ko abenduaren 27ko dekretuan aurreikusiak diren distantzia-murrizketak aplikatzen ahalko dituztela, kontsulta publikoaren emaitzak igurikatu gabe.

Pestizidetatik atera behar da !

Pestizidetatik ateratzea (produktu fitofarmazeutiko deitzeak ez ditu produktuak kaltegabetzen) beharrezkoa da, bai osasun publikoko arrazoiengatik, bai hoien erabilpenak ingurumenean eragindako kalteengatik (bioaniztasunaren galtzea…).

Prefetaren erabakiek untsa adierazten dute pestizidak arazo bat direla, heien erabilpena debekatzen dutelako edateko ura hartzeko babes-perimetroetan edo erreketatik 5 metrotara diren lur eremuak ezin direlako tratatu.

Etxebizitzetatik 3, 5 edo 20 m-ko ZNT-ak ezartzea eta ondotik xarten bidez indargabetzeko posibilitatea izaitea eta lainoztagailu « hobeagoen » eskuratzeko 25 milioi euro gastatzeko prest izaitea, jendeaz trufatzea da ! ZNT-ek ez dute pestiziden airean barreatzeko gaitasuna saihesten ez eta ere kantitate arras ttipietan hormonen nahasteko efetua edo produktu horien guzien aitzinetik pentsa ezin « koktel » efetua saihesten. ZNT horiek ez dute osasun publikoaren erronkekin bat egiten ! Bide beretik, hitzartzeak eta gardentasunak ez dute pestizidetatik babesten !

Pestiziden lanjerostasuna materia aktiboen lanjerostasunari lotua da, eta « praktika txarrekin » indartzen da. Hori dela eta, produktu horien debekatzeak (lehenik hormonak nahasteko gaitasuna dutenak, minbizi sortzaileak, mutagenikoak eta ugalketarako toxikoak direnak) eta laborariak aterabide alternatibetara buruz joaiten laguntzeak du arazoari egiazki erantzunen.

Zer egin ZNT sailkatuak diren lur eremu horietan ?

Edateko uraren babesteko perimetroetan lurrak dituzten laborariek beren praktikak egokitzen dituzte uraren kalitatea segurtatzeko. ZNT eremuetan mota bereko praktikak plantan ezarri beharko dira.

Duela jadanik hamarkada batzu edo berrikitan, laborari ainitzek pestizidarik gabeko praktikak erabiltzen dituzte. Hunek erakusten du pestizidetatik ateratzea posible dela. Erronka praktika horien finkatzea da, etxaldeak akuilatzea eta laguntzea, ZNT horietan eta sustut laborantzako lur eremu guzietan pestizidarik ez gehiago erabiltzeko.

Horrek borondate politiko azkarra galdegiten du, egiazko trantsizio-plan baten martxan ezartzea, teknika horiek laborari gehienentzat eskuragarri izan daitezen.

Oro har, pestiziden gaia intentsifikazioan eta produktibitatean oinarritutako laborantza sistemaren « iceberg »-aren ageriko alderdia da, jendeen osasuna eta ingurumen-erronkak (bioaniztasuna, klima aldaketa) baztertzen dituen sistema batena.

Energiak mobilizatu behar dira, egungo laborantza modeloa sozialki eta ekologikoki eraldatuko lukeen proiektu baten alde, agroekologian oinarritu laborantza herrikoi bati buruz joaiteko. Osasun publikoa, ingurumenaren kalitatea eta lurraldeen elikadura-burujabetza jokoan direlako.

Euskal Herriko Laborantza Ganbara, departamenduko Chambre d’Agriculture-ak bere produktu fitofarmazeutikoen laborantzako erabiltzaileen departamenduko engaiamenduen xartan proposatu pestiziden hedatze distantzien murriztearen kontra da.

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ustez, pestiziden gaia laborari sindikatu eta garapen egitura guzien artean landu behar da, horiek baitira laborariak beren praktiken aldatzen laguntzeko gai izanen direnak.

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ustez, Estatuko zerbitzuek bide horretan lan egin behar lukete, FNSEA-JA erakundeek eramaiten duten « laborantza lanbideari » orri xuri bat emaiteko ordez.

Harremanetarako :

– Beñat MOLIMOS : 06 33 02 23 72

– Francis POINEAU : 06 70 63 77 11

TOP