... & press enter to start

EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARA

Ongarri edo konpozta metak estaltzeko baxak manatu

2 urria, 2017 / BY EHLG / EHLG

Bere uraren kalitatea begiratzeko eremaiten duen laborantxa politika baitan, Errobiko sindikatuak ongarri eta konpozten estaltzeko baxen erosteko laguntzak proposatzen ditu, Errobi ibarra bazterreko laborarieri.

Aurten ere, sindikatuak baxaren erosteko laguntza proposatzen du, estalien prezioaren erdia pagatuz, hala nola %50-a ordainduz 570 € gainean orotarat.

Ongarri eta konpozta meta estaltzeak badu onik, ongarrien balioa atxikitzen baitu eta uraren kutsadura arriskuak ttipitzen.

Baxa berezituek plastikazko baxa arruntak baino pizuagoak dira, euritik babesten dute, airea eta baporea pasatzerat utziz. Errobiko ibarretik kanpo diren laborariek ere manaketan huntan parte hartzen ahal dute baxaren prezioa ttipiarazteko.

Interesatua bazirezte, deitu urriaren 27-a aintzin :
– Katixa Huguenard (Errobiko Sindikata), 06 29 59 12 81
– Mikel Sainte-Marie (Euskal Herriko Laborantza Ganbara), 05 59 37 18 82

 

 

TOP