
ZIKIRO herrikoia, EHZ festibalean
Aurtengo EHZ festibala «Lurraren Herritmoan» iraganen da, ekainaren 27, 28, eta 29an, Arberatze herrian (Amikuzen). Eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere ohiko zikiroa proposatuko du, beti ber plazerrarekin.
Ekainaren 29an, 13.03-tan, zikiro herrikoia zerbitzatua izanen zauzue, etxe-ekoizpenekin eta tokiko kalitatezko mozkinekin kozinatua. Bazkaria karparen azpian zerbitzatuko dugu, herriko plazan, festibalaren erdigunean.
Bazkaria 25 €/euskotan. Txartelak tokian berean erosten ahalko dituzue, igande goizean, 10.30tik goiti.
MENUA
Tomateak eta biper eztia entsaladan,
Sasi Ardikia plantxan errea eta ilarrak,
Ardi gasna, ardi esne izozkia
(Irulegiko arno beltza, kafea, ondokoa, herriko ogia)