Paueko Unibertsitateak
formakuntza berri bat proposatzen du :
Laborantza Agroekologikora iragaitea unibertsitate diploma
Hemen, Eusko Ikaskuntza, BLE, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta beste hainbat eragileen laguntzarekin sortua, laborantza ekoizpenak hurbil edo urrunetik hunkitzen dituen lanbideetako galde sozio-profesionalari erantzuten du formakuntza berri honek.
Helburua : ikuspegi orokor baita neurri anitzekoa (zientifikoa eta teknikoa, soziala, ekonomikoa, kulturala…) ekarri nahi da agronomia eta ekologia baitan oinarritzen den irakasgai berri honeri.
Formakuntza jarraikiko duten ikasleek, laborantza trantsizio agro-ekologikora iragaiteko proiektu bat eraiki eta obratzen ahalko dute.
20 asteko formakuntza da, maiatzatik maiatzera iraganen dena (bizpahiru egun astero), 1/3 Angelun, Montaury izeneko campusan eta beste 2/3-ak Euskal Herri barnekaldean.
> Izen emaite dozierak 2019ko martoxaren 15eko itzuli behar dira.
Gehiago jakin :
Kontaktua : Collège Sciences & Technologies pour l’Energie et l’Environnement – 64 600 Angelu ; 05 59 57 44 01 ; scolarite.sciences-anglet@univ-pau.fr