... & press enter to start

Nola kudeatu zuhaitzak xerri bazkagietan ?

Iparraldeko xerri bazkagi anitz kanpoan dira, gehienetan leku oihantsuetan.

Nola begiratu zuhaitzen presentzia iraunkorra bazkagi horietan ? Nola optimizatu belar, fruitu, egur ekoizpena kabalen ongi izaitea hobetuz (itzala, haizea, ixtila…) ?

Xerri hazleak, agro-oihangintza kondutan hartzen dituzten laneko usaia onak ukaiten laguntzeko Vivea formakuntza hau proposatzen dute Kintoa saila eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, azaroaren 30ean, ostegunez.

Hortara heltzeko, Alain Canet, Association Française d’Agroforesterie elkarteko lehendakaria eta d’Arbre et paysage 32 egiturako zuzendariak oinarrizko teknikak ekarriko ditu.

 

LEKUA : goiza Ainiza Monjolosen, arratsaldea Bunuzeko etxalde batetan

 

Izen emaitea : Joana Hoqui, 05 59 37 18 82

 

KLIKA eta entzun Joanaren elgarrizketa Irulegiko Irratian

Date

Aza 30 2017

Time

09:30 - 17:30

Location

Ainiza Monjolose

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP