Landatzeak : zure proiektu plantatan emaiten laguntzen ahal zaitugu, teknika eta administrazio mailan
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laborariak jarraikitzen ditu beren zuhaitz eta zuhaixken landatze proiektuetan (hesiak, zuhaitz lerroak eta arbola landatzea pentze edo alorretan) :
– Eetxaldean bisita, proiektua gogoetatzeko, pentsa daitezkeen sos laguntzak aipatzeko. Landatze proiektua sortu : helburuak, zuhaitz moten hautua, geriza mota, artatzea, buxeta, etab.)
– landare eta tresneria manaketa, denen artean
– diru laguntza galdea egiteko txostena prestatzen lagundu. Laboraria jarraikia da ordaintze galdea egin arte.
– laguntza teknikoa, landatze xantier batetik landa
– lehen 3 urteetan, bisitak segurtatuak dira landatze ondokoa hurbiletik segitzeko
Baloratzea
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak baserriko arbola kudeatzeko, entretenitzeko eta baloratzeko zerbitzu berezia dauka. VIVEA formakuntzak antolatzen ditu besteak-beste :
– zur plaketa ekoiztu eta ihaurkirako edo/eta etxea berotzeko erabili
– agroihangintza praktikak kanpoko xerri hazkuntzan >>
– hesien kudeaketa eta baloraketa
– zuhaitz kapetatuen artamendua
– etab.
Zuhaitza sentsibilizatze tresna gisa
Euskal Herriko Laborantza Ganbarako agro-oihangintza sailako akzioetan atxemaiten dugu baita ere :
– 40 000 zuhaitz baino gehiago landatuak lurralde honetako etxaldeetan : 38 km hesi eta zuhaitz-lerroak, lursail bakoitzaren baldintzeri egokituak
– 50 laborari baino gehiago lagunduak beren landatze proiektuetan
– 2022an Laborantxa Lehiaketa Orokorra antolatzea lurraldean, 2023ko Nekazaritza eta Basogintza Praktika Agroekologikoen kategorian (Kudeaketa eta Ezarpena)
– zuhaitz kapetuen Europako bigarren kolokioaren antolaketa, Saran eta gidaliburu baten argitalpena : Le guide du parfait trogneur (deskargatu)
– animazioak ikastetxeetan, irakaskuntza unitate edo diziplina anitzeko egunaldien karietara : zendako zuhaitzak landatu ? zein da zuhaitzaren lekua etxeldeetan ? zer da agro-oihangintza ? etab.
– tresneria erakustaldiak, sentsibilizatze egunaldiak, esperimentazio proiektuetan parte hartzea, etab.
Formakuntzetaz informazioak jasotzeko Izar Lorea eta berri-papera eskatu !