... & press enter to start

Natura 2000 : sare anitza Europan

ULERTU

Europa, Natura 2000 sarea osatuz, gune ekologikoen sare handi baten eraikitzean abiatu da, bi helbururekin :
– dibertsitate ekologikoa babestea jarduera sozioekonomikoeri egokituz
– gure lurraldeen ondare naturala balioztatzea

Sarea Europa guzian hedatua da, espezie eta bizi-ingurumen babesa koherente bat eramaiteko. Desmartxa hori europako bi direktiben arabera osatua da, «Hegaztien» direktiba (1979) eta «Abere eta landare bizi-ingurumenen» direktiba (1992). Europar sarearen araudi oinarriak dira eta bat edo bestean izendadu guneek dute Natura 2000 sarea osatzen.

Lotura : INPN

« Hegaztien » direktibak, Europar Batasuneko 617 hegazti basatien – bereziki espezie ahulak – babesteko helburua du. Batasuneko estatuek 3000 gune baino gehiago sailkatu dituzte Babespen Partikularreko Eremu (ZPS, « Zone deProtection Spéciale ») gisa.

« Abere eta landare bizi-ingurumenen » direktibak, animalea eta landare basati espezien eta beren bizi-lekuen kontserbatzea du helburu. Europa mailan interesa duten 233 bizi-leku natural, 1563 abere espezie eta 966 landare mota biltzen ditu direktiba honek. Gaur egun, Kontserbazio Eremu Partikularra (ZSC, « Zones Spéciales de Conservation ») izeneko 20 000 eremu baino gehiagok habitat eta espezie mehatxatu horiek Europako lurraldearen %18,3an babesten dituzte.

Garai ezberdinetan bozkatu arauak izanez ere, bi direktiba horiek, arriskuan edo arraro diren espezien eta bizi-ingurumenen babesteko neurri berdinez osatuak dira. Espezieak babesten dituzte eta espezien bizi guneak baita ere.
Ingurumenaren kodean, Frantziako Natura 2000 guneak izendatzeko eta kudeatzeko parte bat idatzia izan da (art L. 414.1 – L. 414.7).
Azken xedea litzateke babestuak diren espezie eta bizi-ingurumenak kontserbazio heinera arribatzea eta hori luzarako segurtamenarekin Europako bizi eremu guzian.
Helburu horren lortzeko, Europako Estatuek osagarrizko araudiak segituz, arauzko, administratibo edo kontratuzko neurriak libroki erabiltzen ahal dituzte.

Zer pasatzen da Natura 2000 guneetan konkretuki?

Europak konduan hartu du Natura 2000 guneen kudeaketa bertakoa izan behar dela, herri bakotxak bere lurraldearen abantail eta ahulezien arabera hautatzen duena.

Frantziak, kontzertazio eta kontratualizazio sistema hautatu du, guneen kudeaketarendako. Sistema horrek tokiko aktoreen parte hartzea abantailatzen du. Natura 2000 gune bat orduan ez da aldatzen ez den parke, erreserba edo museo bat. Kontrarioz, Natura 2000 sistemak ingurumena eta natura babestu nahi ditu gizartearen aktibitateak kondutan hartuz, elgarrekin biziarazteko natura eta gizartea.

Bertako kontzertazioa segurtatzeko, lurralde kolektibitate batek gidatzen edo pilotatzen du (herri elkargo, herri sindikata…) Natura 2000 proiektu bakotxa. Kolektibitate horrek Natura 2000 Gidaritza Batzorde bat (COPIL) osatzen du, Natura 2000 gunearen aktore guziak bilduz :
– Lurralde kolektibitateen ordezkariak
– Estatuaren zerbitzuak
– Sozioprofesionalak : ihiztariak, laborariak, oihanginak, ibiltariak…
– Zientifikoak, elkarteak, erabiltzaileak

Elgarrizketa eta kontzertazio batzorde horrek gunearen Natura 2000 proiektua

Proiektuaren etapak

DOCOB-aren idaztea

Gune bakotxean, lehen etapa Helburuen Dokumentua (DOCOB) idaztea da, lurraldearen kudeaketa planoa. Gidaritza batzordeak DOCOB-aren idazteko eragile tekniko bat deitzen ahal du edo beregain hartzen ahal du.

DOCOB-aren baiten izan behar dira :
– lurraldearen egoera ekologiko eta sozioekonomikoaren pundua,
– guneko interesa duten espezie edo bizi-ingurumenen babesa edo berrezartzeen kudeaketa helburuak,
– elgarrekin biodibertsitatearen babesa eta aktibitate sozio ekonomikoak mantentzen dituzten neurri
konkretuen zerrenda.

Eragileak diagnostiko ekologiko eta sozioekonomikoa eraman behar du eta tematikoki partekatuak diren lan taldeak animatu, guneari dagozkion helburu eta neurri hoberenak hautatzeko.

Bi urteko lanaren ondotik, COPIL batzordeak DOCOB helburu dokumentua bozkatzen du eta prefetaren erabakiak baieztatzen.

DOCOB-a baieztatua delarik, Natura 2000 proiektua animazio fasean sartzen da. Gidaritza batzordeak orduan, eragilearen laguntzarekin edo ez, DOCOB-ean azaldutako neurriak plantan ezarri behar ditu.

Zer neurri mota Natura 2000-rekin ?

Natura 2000 desmartxak, lurraldeko aktore gehien bat hunkitu nahi ditu, Natura 2000 kontratua izenpearaziz
eta Natura 2000 kartari harpidetuz. Akzio zeinbat konpentsatuak izaiten ahal dira ordainsari batzuen bidez.

Natura 2000 kontratua

Natura 2000 kontratuak, DOCOBaren araberan idatziak diren engaiamendu ezberdinak baditu, arrisku edo interesa duten espezia eta bizi-ingurumenen babesa eta kontserbazioa laguntzeko. Bertako aktoreak (izan laborari, oihangin, jabe, elkarte…) kontratua pasatzen du borondatez Estatuarekin, idatzitako kargu kaierra errespetatzeko diru sari baten truke. Kontratu desberdinak badira :

– laborantza-ingurumen eta klima neurriak (MAEC) PAC-ean deklaratuak diren laborantza lurrentzat : lur pribatuak, alokatuak edo bortuko lur kolektiboak. Kontratua pasatzen duen pertsona 5 urteko engaiatzen da praktika batzuen errespetatzeko, diru sari baten truke. Kargu kaierra, Natura 2000 guneari eta tokiko laborantza sistemen arabera idatzia da.

– Oihangin kontratua, Natura 2000 gunearen barne diren oihanentzat egina da. Oihan baten jabe diren pertsona moral edo fisiko guzieri idekia da. 5 urteko kontratua da. DOCOB-ari lotua diren ekintzak kondutan hartzen ahal ditu, adibidez : argalgune edo larren sortze edo bersortzeak, ekoizpen logikatik kanpo diren oihaneko zuhaitzen markatzeak, erreka bazterreko zuhaitzen berritzeak…

– Laborantza edo oihangintza kanpoko kontratua (« Ni-Ni ») : oihangineri itzulitako kontratueri eite du, salbu oihanak ez diren edo PACan deklaratuak ez diren lurreri itzulia dela. Adibidez : eremu baten idekitzea sasiak kenduz, urmaelen eraikitzea…

 

Natura 2000 karta

Natura 2000 karta, gunearen eguneroko praktikak kudeatzeko engaiamendu zerrenda bat da, espezie eta bizi-ingurumenenak errespetatzen dituenak (aisialdi praktikak, kirol praktikak…). Karta izenpetuz, tokiko aktorea DOCOBeko helburuen partaide bilakatzen da eta tokiko praktika zenbait balioztatzen ditu. Bestalde, karta izenpetzeak zerga abantailak eta laguntza publikoak ekartzen ahal ditu.

Zein araudi botere ?

Natura 2000 dispositibak ez du lurraldean diren araudi muga berririk ekartzen. Araudiko egin behar bakarra, espezie edo bizi-ingurumenarekiko kaltegarria izaiten ahal diren proiektu zerrendatuak, programa edo manifestaldien eragin ebaluaketa egitea da (PPM).

Eragin ebaluaketa baten beharra duten ekintzen zerrenda beste lurraldeetan baino zabalagoa liteke :
– Frantzia mailako araudi administratibo baten pean diren 29 ekintza mota (liste nationale visée à l’article L.414-4-III-1°)
– deklaratu, adostu edo aprobatutako departamenduko lehen zerrenda (art. L.414- 4-III-2°)
– departamenduko bigarren zerrenda : « Natura 2000-ri loturiko adostasun araudi sistema ». Gaur egun arte ez duten araudiko ekintz edo gertakarientzat.

Proiektu eramaileak eragin ebaluaketa bere gain hartzen du eta DOCOB helburuen dokumentua jada egina bada orduan ebaluaketa laguntzen du.

TOP