... & press enter to start

INSTALAZIO-TRANSMISIOA

LABORANTZAN PLANTATU

BERE INSTALAZIOA PRESTATU

Etxaldean diren ekoizpen-baliabideen egoera ikusteko, proiektua deskribatzeko, sakondu behar diren elementuak identifikatzeko eta instalazioa prestatzeko egutegi bat zehazteko ahala emaiten du aurreinstalatze diagnostikoak, laborari etxe bat bisitatzen den bitartean.

Aitzinikerketa ekonomikoa etxaldearen emaitza ekonomikoetan oinarritzen da, etxalde baten segida hartzen den kasuan. Arrahartzailearen hautuan ere oinarritzen da. Horrela proiektuaren bideragarritasuna frogatzen ahal da, proiektua moldatzen ahal da beharrezkoa bada eta inbertsioen finantzamendua zehazten ahal da.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak instalaziorako laguntza eskaerak galdegiten laguntzen du (Dotation Nouveaux et Jeunes Agriculteurs eta Prêt d’honneur). Zerbitzu horretan sartzen dira azterketa ekonomikoa egitea, banku-harremanak jarraikitzea eta laguntza galdegiteko doziera muntatzea.

EHLG PAIT-an (Point Accueil Installation transmission) parte hartzen du bai eta ere Profesionalizazio Plan Pertsonalizatuak (PPP) egiten.

INSTALATZETIK LANDA

Laborantzan plantatu eta, lehen urteak aski bereziak dira : etxaldearen esku hartzea, aktibitate berrien abiatzea, diruaren kudeaketa, etab. Parada berriak edo trabak izaiten ahal dira. Egokitzeko gai izaitea garrantzizkoa da.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak instalatze ondoko jarraipena egiteko ahala emaiten dautzu, instalatu eta : proeiktuaren abiatzeaz pundua egin, emaitza tekniko eta ekonomikoak aztertu, hastapeneko proiektuarekin konparatuz eta beharrez egokituz.

Zerbitzu hau Europako (FEADEAR) eta Akitania Berria eskualdeko diru ekarpenarekin segurtatzen da.

LABORANTZAN HERRIKOIAREN OINARRIAK SEGITU : ZERTAZ ARI GIRA ?

→ Neurri jasangarriko proiektuak : laborariak kudeatzen ahal duen lan zamarekin, memento libreak atxikiz (familia, aisialdi, formakuntzentzat, etab.)

→ Balio erantsi sortzaile diren proiektuak, lansari xuxena segurtatzen dizkiotenak laborariari : sormarka batetan engaiatua, dibertsifikazioa, etxaldean transformatzea, zuzeneko salmenta, etab.

 Kargak eta zorrak menperatzeko gisan diren proiektu ekonomoak (adib. : bazka autonomia, mailaz mailako eta neurrizko inbestizamenduak).

→ Natura errespetatzen duten proiektuak, izan biologikoan ala ez, lan tresna eta baliabideak begiratzeko nahiarekin.

 Lurraldean inplikatuak diren laborariak, sozialki baita beren lanbidean,lurraldea biziarazteko eta beren instalazioaren iraunkortasuna bermatzeko.

Elementu hauek elkartzen dituzten proiektuek beren lanbidetik ongi bizitzeko ahala emaiten diete laborantzan plantatazen diren gazteeri.

DOKUMENTUAK

LABORANTZAN PLANTATZEKO LAGUNTZAK

1. GEHIGARRIA

Diplômes éligibles

PDFa irakurri

2. GEHIGARRIA

Justification de l’expérience professionnelle

PDFa ikusi

IRAKURTZEKO

Mahastigintzan plantatu

Iparraldeko laborari gazte berriak eta beren aktibitate lehen urteak

BERE ETXALDEA TRANSMITITU

ETXALDEA UTZI : SEGIDA UZTEA PRESTATU

Etxaldearen segida uzteak hainbat galde altxatzen ditu : Ene etxaldea transmititzen ahal ote dut ? Nork hartuko du ene segida ? Etxaldearen kudeatzeko ikusmoldeak adosten ahal ote ditugu ? Etab.

Zure etxaldearen transmisioa aitzinetik pentsatzeak suposatzen du :
– zure helburuak argiki finkatu dituzula,
– erretreta hartu eta ukanen dituzun beharreri gogoetatu duzula,
– arrahartzaile bat atxeman duzula,
– harekin trantsizioa prestatu duzuela,
– transmisioaren finantza eta baldintza juridikoak elgarrekin finkatu dituzuela (alokatze, saltze, familia arrañamenduak, etab.).

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak beren etxaldea utzi nahi duten pertsonak jarraikitzen ditu, beren transmisio proiektuan :

– formakuntza kolektibo eta elgarrizketa indibidualen bidez

– izan familiaren baitako segida edo familiatik kanpoa, arrahartzailea ezagutua izan edo ez

Dena den, segida uztea aitzinetik prestatu behar da (zonbait hilabete eta batzutan urte goizago) erretreta nahi den mementoan hartu nahi bada.

Formakuntzak

Zure burua ezagutaraz iezaguzu gure formakuntzetan informazioa ukan nahi baduzu.

Xehetasunak : Véronique Gelak, 05 59 37 18 82, veronique@ehlgbai.org

LURRA EDO ETXALDE BAT ATXEMAN

– Salmenta & alokatze hautagaitzen deialdiak  >>

– salmenta proiektuak zaintzeko eta lehiakide izaiteko abisuak :

SAFER-aren erosteko asmoen jakinarazpenen mailan (DIA)  >>

erabiltze baimen eskaeren mailan >>

Répertoire Départ-Installation bildumako eskaintzak  >>

Objectifs Terre laborari sarea harremanetan ezartzeko plataforma  >>

–  EHLG eta ELB-ri zabaldu informazioak

ORRI BEREZIA

Laborantzan aritzeko proiektua duzu eta lur edota etxalde bat bilatzen duzu ?

Zure izena emazu  orri berezi honetan EHLG-ren abisuak eskuratzeko.

>> HEMEN KLIKA EZAZU

DOKUMENTUAK

PROIEKTU ERAMAILE : eskaera orria

Zurkaitzak

ZURKAITZAK Euskal Herriko instalazio-transmisio sarea da.

2015an sortua, sareak Iparraldeko laborantza garapenerako eragileak elkarretaretzen ditu beren ekitaldiak bateratzeko (APFPB – Euskal Herriko etxe ekoizleen elkartea ; AFOG ; BLE – Biharko Lurraren Elkartea ; AFI –formakuntza eta informaziorako elkartea eta ELB Gazte Taldea ; Arrapitz federazioa ; Lurzaindia ; SOS Indartu eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara).

Helburua da laborantzan plantatu nahi duten pertsonen eta erretretatik hurbil diren laborarien beharreri erantzutea. Behar horri erantzuteko sortu da Trebatu eta “Entreprendre en agriculture paysanne” ikastaldia. Zurkaitzak berriki laborantza plantatu diren gazte batzuen lekukotasunak bildu ditu eta liburuxka batean argitaratu.

Laborantzan plantatzen diren hautagaiak eta etxaldea utzi nahi duten laborariak jarraikitzen ditu sareak : informatu, formatu, etxaldeak edo lurrak bilatu, transmititu… horra zoin diren Zurkaitzaren helburuak.

TREBATU

Zer da entsegu gune bat ?

Gune segurra da nun laborantza proiektu eramaile batek bere proiktua entseatzen ahal duen, kuadro juridiko material segur batean, leku finko batean eta denbora finko batentzat.

Tresna honek entsegu leku bat, ekoizpen tresna bat, kuadro legala eta laguntza eskaintzen die beren proiektua entseatu eta sortu nahi duten pertsoneri.

Kontzeptua aski berria da. Hogoita hamar bat egiturek bultzatzen dute Frantzia mailan. TREBATU Euskal Herriko lehen entsegu-gunea da. ZURKAITZAK instalazio-transmisio sareak eramaiten du, tokiko elkargoen laguntzarekin.
Laborantzan iraunkorki plantatzeko bide eman behar du.

 

“Entreprendre en agriculture paysanne”  ikastaroa

11 asteko formakuntza, Euskal Herrian laborantzan plantatzeko proiektua lantzeko : formakuntzaren %70a bizpahiru etxaldetan murgilduz egiten da.

> GEHIAGO JAKIN

 

TREBATU

Haize Berri, 64120 OSTABAT-ASME

06 49 43 49 42
Kontaktuak

INSTALAZIOA : Camille VIGNEROT  | Gisèle DUFAU | Véronique GELAK

camille@ehlgbai.org
05 59 37 18 82

 

 

TRANSMISIOA : Véronique GELAK

veronique@ehlgbai.org
05 59 37 18 82

TOP