... & press enter to start

NATURA 2000 EUSKAL HERRIAN

ULERTU

Pirinio-Atlantikoetako departamenduan, Natura 2000 sarea hedatzen hasi da duela 20 urte baino gehiago. 1994-1995 urteetan, Ondare Naturalaren Eskualdeko Batzorde Zientifikoak, inbentario zientifiko lan bat eraman du, eskualdeko prefetaren baimenarekin, Natura 2000 sailkatzeko guneak zerrendatzeko. Bertako naturalista eta zientifikoen laguntzarekin, lan hori egina izan da inkestak eramanez eta bibliografia lan handi baten bidez, ahalmen gutti zelako.

Euskal lurraldeak aberastasun ekologiko handia du Europarekiko. Alabaina bi eskualde biogeografiko biltzen ditu : ozeano Atlantikoa eta Alpetarra. Horrela sailkatua da Xiberoatik Larrunera.

22 gune atxikiak izan dira abere eta landare bizi-ingurumenen direktibaren barnean. Mendi, erreka, laku eta itsas guneko 145 710 hektareko eremua da.

Gune hauek dira :
– Mendiak: Basabürüko mendiak, Iratiko oihana, Garaziko mendia, Aldudeko mendia, Mondarain eta Artzamendiko mendigunea, Larrun eta Xoldokogaina mendigunea, Baigura mendia, Baretous eskualdeko mendiak ; Arbailak, Eskaleta . Euskal mendietako 23 bizi-ingurumen, 14 animale espezie eta 4 landare mota, interes amankomuna duten zerrendan sailkatuak izan dira.
– Errekak : Urdazuri, Errobi, Ardanabia, Alegera, Biduze, Ühaitza, Oloroneko uhaitza eta Bastidaxarre herriko intak.
– Lakuak : Mouriscot lakua.
– Itsas guneak : Txingudiko itsasadarra, Abbadia eremua et euskal itsas hegigaina, Donibane Lohitzune eta Miarritze arteko itsas ezpondak, Euskal itsas bazter arrokatsua eta itsas zabalaruntz.

145 710 hektararekin, euskal mendi, itsas bazter eta erreka gehienak Natura 2000 sarearen barne dira. Gune batzu baztertuak izan dira sailkapena eraikitzerakoan : Oxkaxeko eta Landibarreko mendixkak, Ursuia eta Garralda mendiak, Hazparneko larreak, Donapaleuko aldapak, Sohüta eta Josibaiako oihanak, Xibertako duna, Milafranga eta Mugerreko mendixkak.

Abiatze zaila…

Euskal Herriko Natura 2000 sarearen eremu biziki hedatuak parte batez esplikatzen ahal luke ezagutu duen abiatze zaila. Alabaina, 1995-2000 urteetan, tokiko hautetsiek dispositiboa biziki gaizki hartu zuten, kontzertazio eta Estatuko zerbitzuen komunikazio eskasa gatik. Kontrako fronte bat sortu zen fite,
abiatzea eta desmartxa arrastatu dituena.

Sortu zenetik, 2005ean (Natura 2000 kontrako mugimendua azkarra zelarik Iparraldean) desmartxa honetaz informazio garbia zabaltzeko asmoa izan du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Denbora batean, « Natura 2000 euskal mendian, oharrak eta aukerak » dokumentu sintetikoa landu eta zabaldu zuen.

Liburuxka horren aitzinsolasak elkartearen iritzia azaltzen du : « Guk, laboriek, hauxe dugu berezia : gure lan tresna (lurra, ura, biodibertsitatea…) denen ondarea dela. Egun, laborantza sistema batzuen inpakto nagusieri begira, ontasun horri buruz dugun ardura gero eta handiagoa da. Lan sistemak berriz pentsatu behar dira, bi helburu hauen betetzeko : laborarien lana ordaindu eta ororen ontasuna babestu. Bainan beste herritarrek, lurraldea laborarien aktibitate ekonomikoaren oinarria dela onartzen badute baizik ez da kausituko helburu hau. »
Horrela, « Larrun-Xoldokogaina » Natura 2000 proiektuaren animazioan engaiatzen da Euskal Herriko Laborantza Ganbara, 2010ean, Hego Lapurdi Hirigunearekin eta Akitaniako CREN*-aren partaidetzarekin.

CEN Aquitaine : https://cen-aquitaine.org
ASPB : www.agglo-sudpaysbasque.fr

Kontaktua

Guillaume Cavailles

guillaume@ehlgbai.org
05 59 37 18 82

TOP