... & press enter to start

URA

Zer da jokoan ?

Laborantzak eta lurralde antolamenduak baliabide horren begiratzean badute zer ikusi. Alabaina, Ipar Euskal Herria untsa euriztatua baldin bada ere (1400 mm euriketa urtean), ura baliabide ahula dugu, ez dena nola nahika erabili behar.

Euskal Herriko ur edangarriaren egoera arranguragarria da. Hemengo biztanle gehienek edaten duten ura erreketan hartua da (bereziki Errobi eta Urdazurin).

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lana

Kolektibitateen hainbat dei publiko irabazi ondoren, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak uraren kalitatea eta laborantzaren arteko loturak ikertu ditu, bereziki Errobi eta Uhabia erreka bazterretan diren etxaldetan, diagnostiko batzu eramanez, 2008 eta 2009an.

Geroztik animazio programak abiatuak dira bi lurralde horietan, ur erreken kalitate bakteriologikoa eta kalitate fisiko-kimiko ona segurtatzeko (nitrato, pestizida).

Etxaldeak bisitatuz eta formakuntzak eskainiz, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak kontseilu agronomiko bat proposatzen du kutsadura arriskuen mugatzeko. Ongarria estali eta xehatu, barreatzeko distantziak errespetatu, erreka hegiko arbola eta landareak artatzu eta landatu, mutur-askak plantan ezarri… « usaia on » hauek uraren kutsadura mugatzen ahal dute.

Euskal Herriko arazo handiena bakteriologikoa izanez ere, artogintza kultura bakarrak uraren heina (ureztatzea) eta kalitatea eragiten du (Ühaitza eta Biduzen batez ere). Horren ondorioz, laborantza lurrak higatzen dira, kutsadurak mehatsatzen du (adibidez : métolachlore artoaren belar-pozoina atxemana izan da Mauleko etxeetako uretan 2015ean).

Horrelako arazorik ez dadin gehiago gerta, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak formakuntzak proposatzen ditu dibertsifikatzeko teknikeri buruz, uzta arteko landare estalgieri buruz, lurra lantzeko sistema egokieri buruz edo eta belar kentze mekanikoari buruz.

Contact

05 59 37 18 82

TOP