– Etxe Gazna kooperatiba, etxe gasnak ontzeko Zalgizeko gasnategi kolektiboa da. Fintze, hornidura-erosketak (gatzagia, hartzigarria) eta laguntza-sanitarioa (Euskal herriko etxe ekoizleen elkartearen bidez) zerbitzuak eskaintzen ditu 80 bat kideeri.
– 2016. urtean, Etxe Gazna kooperatibaren gasnategia bete betea zen. EHLG-ri laguntza eskatu zion kooperatibak, egituratzeko eta garatzeko, alde guztiak kondutan hartuz (juridikoa, sanitarioa, finantzarioa, komertziala, barne antolakuntza).
– Beharren azterketak, aitzinkondua, finantzamendu bilaketa ekonomikoari eta finantzaketa-bilaketari esker, bereziki, kooperatiba zabaltzeko eta modernizatzeko proiektu bat zehaztu ahal izan da, ekoizle eta gazta gehiago fintzeko aukera emango duena, eta, hala, Xiberuako etxe-ekoizpena sustatuko duena. Modernizazio-lanak 2021ean bukatu dira.
– Aldi berean, Kooperatibako kide diren 15 bat artzainek talde bat sortu dute, ekoizpenaren zati bat profesionalei merkaturatzeko, elgarrekin, merkatu saturatu batean aukerak aurkitzeko parada emanez laborari gazteeri bereziki. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak taldea lagundu du, merkatu-azterketa bat eginez, logistika kudeatzeko aterabideak atxemanez eta beharreko antolaketa kolektiboa plantan ezarriz (prospekzioa, eskaerak hartzea, eskaerak prestatzea, bidaltzea, fakturazioa…).
Kontaktuak : Etxe Gasna kooperatiba, Plaza, 64 470 ZALGIZE,
05 59 28 59 23.
Bettan HOQUI, Lehendakaria eta Benoît JEAN, animatzailea (05 59 37 18 82, benoit@ehlgbai.org)