... & press enter to start

NATURA 2000 MONDARAIN ARTZAMENDI

Jokoan dena

Mondarraine-Artzamendi mendigunea interes amankomuneko gunea izendatu ondoren (SIC), hautetsiek Natura 2000 proiektuaren aldeko motibazioa fite agertarazi dute.

Mendi eta itsasoaren eraginagatik, interes amankomuneko espezia eta bizi-ingurumen ainitz atxemaiten dira (Euskal Herri mendebaldeko eremu hezeak, oihanak, Europa mailan arraroak diren landare eta animale espeziak…).

Ondare horren mantentzea, aktibitate sozio-ekonomikoeri eta laborantza edo oihangintzari hertsiki lotua da. Proiektuaren jokaigai nagusia orduan da artzain eta oihangin aktibitateak atxikitzea, aisialdi eta turismo aktibitate berrien gaparen iraunkor batekin.

S.I.V.U

Proiektua eramaiteko baldintzak gogoetatu ondotik, Ainhoa, Bidarrai, Ezpeleta, Luhuso eta Zuraideko 6 herriek 2007an hautatu dute proiektuan sartzea elkarte bat sortuz. 6 herriak biltzen dituen elkartearen helburua da, Natura 2000 proiektuaren barne, euskal mendiaren kudeaketa iraunkor baten planoetan parte hartzea. Lehenik Baionako suprefetaren baimena ukanez ere, ezin izan dute elkartea sortu. Bokazio bakarkako herri elkarko sindikata baten sortzea proposatua izan zaie (SIVU), fite sortzeko eta diru konduen transparentzia argiago ukan dezaten Estatuko serbitzuek. SIVU- a 2010-eko maiatzaren 10ean sortu da prefetaren erabakia lortuz. Egoitza Itsasuko Herriko Etxean kokatua da eta SIVUren iraupena, Natura 2000 proiektu osoarena da.

 

Loturak :

CEN Nouvelle-Aquitaine

S.I.V.U Artzamendi Mondarain

Les évolutions

SIVU-aren pean, aktore ainitzek DOCOB-aren idazketan parte hartu dute :

– S.I.V.Uak adminidstratibo eta kontabilitatea segurtatuz, Itsasuko Herriko Etxeak laguntzaile administratibo baten serbitzuak proposatuz. Langile horrek ere du kudeatzen aktore ezberdinen arteko koordinzaioa (komunikazio, agenda, dokumentu finalaren idazketan parte hartzen…). Pertsona horren lan denbora, denbora oso baten erenaren heinekoa da.

– EHLG eta le CEN Aquitaine : izendatu operadore teknikoak eta animatzaileak dira. Ibentarioak, ikerketa eta diagnostikoak eramaiten dituzte DOCOB idazketaren kargu kaierraren arabera. Bestalde garapen iraunkorraren helburuak finkatzeko eta lortzeko izendatuak izan dira, akzio fitxak eraikiz edo eta tokiko aktoreak informatuz.

Laborantza diagnostika oso bat eramana izan da, laborantza, proiektuaren zentroan berriz jartzeko. Ala baina, mendi horietako paisai eta biodibertsitatea Gizona eta mendiaren harteko mendez mendeko harremanari lotua da. Gaur egungo aberastasun naturala ohizko mendiko laborantza eta oihangintza aktibitateek sortu dute :

– larre eremu ideki hedatuak, Europa mailan larre arraroak dituztenak eta artzaingoari, libreki ibiltzen diren pottokeri edo eta ohizko garbitze praktikeri (iratze moztea bezala) esker mantentzen direnak,

– zuhaitz lepatutako oihan zaharrak, bizi-ingurumen inportanteak dira marmutxa arraro ainitzentzat eta oihangintza teknika zaharren emaitzak dira, egurraren erapilpena eta oihanean alhatze sistemak elgarrekin erabili dituztenak,

– bizi-ingurumen ohargarri ainitz, zohikaztegi, harpe, ezponda edo ere arroileko oihanak bezala, biodibertsitate ohargarri haundia errepresentatzen dutenak, mantenduak izan dira denboran mendiko laborantza estensibo eta iraunkor bateri esker.

Baina gaur egun alhatze lurralde horiek bilakaera haundiak jasaiten dituzte. Mendiko alhatzea murrizten da eta mantentze laborantza lanak utziak dira emeki emeki. Mendiko alhatzearen murrizteak da eta mantentze laborantza lanen uzteak larren sasitzea sortzen du. Iratze, ote edo laparrek lehenengo larre edo pentzeetan hedatzen dira. Eremua orduan hesten da, landaretza pobretzen da eta espezi ahulenak desagertzen dira. Azkenean, bilakaera horiek paisai eta ekologi banalizazio eta homogeneizazio bat sortzen ditu, su haundien arriskua emendatuz.

Mendiaren uzteak arrazoin ezberdinak ditu :

– gero eta laborari guttiago

–  ekoizpen baldintzen eboluzioa (artalde emankorragoak baina gero eta ahulagoak, mendiari ez egokituak)

– mendiaren beste erabiltzaileekin elgar bizitzeko zailtasunak : turismo kopurua beti emendatzen, estekatuak ez diren xakurrak, mendiaren kudeatzeko manerari buruzko ikuspundu desberdinak ihiztari eta oihanginen…

SIVU obra eramailea, bi operadore teknikoekin (EHLG eta CEN Akitania Berria), DOCOB-aren animazio fasean sartu dira 2013ko apirilean baieztatua izan ondoren. Plantan ezarritako ekintzek, desmartxa iraunkor eta ardurazkoak abiatzea permititu dituzte, horra datu zenbait 2015 urte arte:

– 81 laborari MAEC-tan engaiatuak 2013 eta 2019 artean, 2150 ha orotara eta 1 215 000 € diru laguntza,

– tokiko kudeatze neurrien eraginaren 15 segitze ekologikoak, 3 bizi-ingurumen ohargarriak eta babestuak diren 5 espezia,

– gidaritza batzordearen 12 bilkuran, 4 gunearen aurkezpen eta ate ideki egun.

Bideoa

Informazio gehiago eskuragai, Artzamendi eta Mondarain mendiguneetan jokoan dena aurkezten duen TVPI telebistaren erreportai honetan.

HEMEN ikusgai

Kontaktua

Argitxu Luro

argitxu@ehlgbai.org
05 59 37 18 82

TOP