... & press enter to start

ARDI ESNEDUNAK

Ossau-Irati Sormarkak azkarturik, Euskal Herriko lurraldea ardi esnedun hazkuntzari hertsiki lotua da. 360 000 ardi esnedunekin orotara, eta gehiengoa tokiko arrazarekin, ardi esnedunak Euskal mendietako etxaldeen %49-etan atxemaiten dira.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak hazleak laguntzen ditu

2014-tik goiti, EHLG-k laborariekin lan haundi bat eraman du, kargu kaierraren aldaketa prestatzeko, 2018ko otsailean, jeizteko denboran hartzitutako bazka kabaleri banatzea debekatua izanen baita.
Lehenik, 2014ean langileek laborarien esperientzi ezberdinak bildu dituzte, zailtasunak azpimarratzeko eta enzilajioaren gelditzeak zer eragin duen artalde eta lurren erabilpenari buruz jakiteko.
2016ean lanak segitu du bi aldiz egun erdiko formakuntza teknikoak antolatuz, enzilajioa gelditua eta esperientzia duten laborarien etxean.
Lan horren jarraipena segurtatzeko, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak liburu tekniko bat idatzi du, laborarieri eta laborariekin lanean diren pertsoneri itzulia.

Kaier teknikoa gure Ainize-Monjoloseko egoitzan atxemanen duzu.

Edozein galdera izanez gero edo laguntza pertsonalizatu baten beharra baldin baduzu, deitzen ahal gaituzu dudarik gabe !

Ardi hazkuntzan hasi berriak diren hazleeri laguntza teknikoa

2018-az geroztik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak formakuntza saio sakona eskaintzen du hazkuntzan instalatu berrieri, kanpaina osoan hedatzen dena. Hazle berri horiek jarraikituak izaiteko beharra badute, beren lanbidea ongi abiatzeko !

Kaier tekniko bat plazaratu du Euskal herriko Laborantza Ganbarak, ardi esnedunen hazkuntzaz jakin behar den informazio nagusiak biltzen dituena : hemen deskargatu >> ARDI HAZLEAREN LIBURUXKA

Documents

Gehiago jakin

Contacts  : Olivia Bidart et Clémentine Rolland 

AGNELAGE DE PRINTEMPS

ARDI HAZLEAREN LIBURUXKA

PDF-a irakurri

ARRÊT DE L'ENSILAGE DE MAÏS

Kontaktuak

Marina Deysine / Fanny Auclair

marina@ehlgbai.org / fanny@ehlgbai.org 
05 59 37 18 82

TOP