Pirenaika behia, lira itxurako adarra ederreri esker ezagut daitekena, Hego Euskal Herritik heldu den haragitako behi bat da. Nafarroan atxemaiten da gehien bat. Ama jitea du, esneduna, aratxea errexki egiten duena eta aise gizentzen dena. Larretako arraza da behi Pirenaika, euskal mendiko etxaldetako laboraantza sistemetan egokia. Izariz ttipia da eta mendiko larre eta bortuetan aise ibiltzen da.
Ezaugarri haueri esker, hazleek tokiko behi arraza hau emeki emeki berriz sartzen dute beren tropetan. Hazleak Iparraldeko Behi Pirenaikaren Elkartea-n elkartu dira .
2016-az geroztik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Iparraldeko Behi Pirenaikaren Elkartea eta bere baitako hazleak laguntzen ditu.
Informazio gehiago : www.conaspi.com et www.iparraldeko-pirenaika.jimdo.com
Kontaktua : iparraldeko.pirenaika@gmail.com