2018an, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Itsasu, Ezpeleta eta Ainhoa herriak lagundu ditu Mondarain mendigune osoko mendi diagnostika egiten. Lan horren % 70-a Akitania Berriak finantzatu zuen. Gainerateko % 30-a Itsasu, Ezpeleta eta Ainhoa, mendiguneko hiru herriek beren gain hartu zuten.
Mendi diagnostika honeri esker, mendiko bazka-baliabideen eta artzain-praktiken egoera egin zen, mendia hobeki kudeatzeko hobekuntza-pistak atxemaiteko.
Mendigune horretan, gizakiaren eta mendiaren arteko bizikidetza orekatuak paisaia dibertsifikatuak sortu ditu. Artzaingoa haren egile nagusia da. Aniztasun hori preziatzen dute herritarrek, eremu horien aisialdi erabilerak erakusten duen bezala. Mendia manera anitzetan erabiltzen den testuinguru honetan, hautetsiak eta artzainak ondoko errealitate hauetaz arranguratzen hasiak dira : artzainen kopurua guttitzea (herri horietako etxalde kopurua guttituz doa ere bai), gune batzuen sasitzea, artzain-praktika berrien agertzea eta Betizu basatien presentziak.Nola hobeki erabili mendia ? Nola iraunarazi bihar artzaingoa ?
Lurralde hortako artzaingoaren egoera aztertzaz gain, mendi diagnostikak kudeaketa-proposamenak eskaintzen ditu.
Gaur egun, mendigunearen barne-araudia aztertzen dituzte 3 herrietako hautetsiek.
Artzainekin izan trukaketan, Betizuen kasua aipatu da, behien kudeaketaz iritziak eta pertzepzioak eskuratzeko (petentatuak ala ez). Betizu jarraipen batzordea ere egin da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Étienne Jobard teknikariarekin : etienne@ehlgbai.org – 05 59 37 18 82