Mendiko alhaguneak eta bereziki « arteko eremuak » Euskal Herriko paisaren eta bere laborantzaren parte inportante bat errepresentatzen dute. Baina, heien balorea untsa estimatua dea?
Mendiko alhagune eta larreek jokagai ainitzeri erantzuten ahal dute : Kabalen elikadura gastuak beititu, tokiko belar baliabideak erabili, sasitzea mugatu alhatzeari esker… Gainera, kabalek naturalki eta gustoki jaten dituzte sasiak ! Artzain lanari esker, kabalek sasiak erreski jaten dituzte eta pentzeetako belarren hazkurri balio berdina ukanez !
Larre eta mendiguneen kudeaketaren inguruko gogoetetan inplikatua da Euskal Herriko Laborantza Ganbara : mintzaldi, formakuntza, mendi diagnostikak, artzaineri laguntza, etab.