... & press enter to start

HAZKUNTZEN ISURKIAK

ETXALDEKO ISURKIAK KUDEATU

Hazkuntza guziek isurki edo ur zikin ezberdinak sortzen dituzte : ongarri bilduak edo ez, pizak, jeizte eta gasnategien ur xuriak, garbiketako ur berdeak, babestuak ez diren eremuetako ur beltzak…

Isurki horiek untsa kudeatu eta menperatu behar dira (biltze edo tratatze) ingurumen arauak errespetatzeko (RSD ou ICPE).

Baina etxaldearen zinezko baliabideak dira ere. Untsa bilduak baldin badira, ongarri aberatsak izaiten ahal dira alor eta pentzeendako ! Alorren beharreri erantzuteko, zenbat isurki edatu behar den kalkulatzeko erabiltzen de Plan Prévisionnel de Fumure (PPF) deitu planoa.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laguntzen zaitu zure isurkiak kudeatzeko gogoetan :
– zein eta zenbat isurki sortzen dira etxaldean ?
– nola etxaldea egokitu araueri ? (izariak kalkulatu, diru laguntza txostenak)
– nola isurkien ongarri balioa kontserbatu ? Zein interes etxaldeko pentze eta alorrentzat ?
– nola eraman PPF plano bat?

Dokumentuak

Gehiago jakin

MISE AUX NORMES

FILTRE ROSEAUX

RÉALISER UN PLAN PRÉVISIONNEL DE FUMURE

COMPOST

Kontaktuak

Marina Deysine / Fanny Auclair

marina@ehlgbai.org / fanny@ehlgbai.org
05 59 37 18 82

TOP