Planifikazio jasangarriago bati buruz doaz azken legeak (SRU, Grenelle, Alur). Norabide politikoek laborantza eremuen geriza hobea berresten dute, helburua delarik, urbanismoa eta infraestrukturendako erabili laborantza lurren kontsumoa emekitzea.
Laborantza lurren desagerpen erritmoak ez du gaur arteko martxan segitzen ahal. Hala nola, Ipar Euskal Herrian,urtean 600 hektarea laboranzta lur galtzen da banaz beste azken urteetan (Safer).
Testuinguru huntan, lurren gaineko espekulazioa et horren ondorioengatik, gazteen instalatzea nekeza da, oroz gainetik familiatik lurrik eskuratu ez dutenen kasuan. Alta, laborari seme-alaba ez diren horiek ere bren inportantzia dute laborari belaunaldien erreberritzean. Ikuspegi zabalago batetik, betiere lurren kontsumoari loturik, etxebizitzaren arazoa indarrean da irabazi xumeak dituzten herritarrentzat, urtero 2800 pertsona jasotzen dituen gure lurraldean.
Euskal Herriko Laborantza Ganbara lurraren inguruko problematiketan murgildua da, lurren planifikazioa eta bilakaeraren ardura duten estruktura ala hautetsiekin lan eginez besteak beste.
Euskal Herriko Laborantza Ganbara inplikatzen da eta gogoetan parte hartzen du tokiko hautetsi eta lurra plangintzatzen duen egiturekin. Herri eta Euskal hirigunearen ondoan eramaiten duen lanak forma desberdinak hartzen ahal ditu. Erran dezakegu ere ereman lan ardatzak instalazione eta transmisionearekin lotuak direla azkarki.
Herriko etxe eta elkargoarekin
– Euskal Herriko Laborantza Ganbarak herriko etxe eta Euskal Hirigune Elkargoa segi ditzazke planifikazio dokumentuak sortzen dituztelarik.
– Laborantza diagnostikak egin ditzakegu. Egoeraren analisiatik harago, lurraldeko laborantza proiektuak garatzen laguntzen ditugu herriak ala herri elkargoak. Elikadura, jarduera ekonomikoen bilakera, ala errekurtso naturalen (ura, energia, bioaniztasuna) erabileran lurraldean jokoan denari begira estrategiak garatu eta araberako politikak plantan emaiten laguntzen ditugu partaide instituzionalak.
Ipar Euskal Herriko lurraldeari lotu gogoetetan
Lurraldearen antolakuntza eta planifikazio gogoetak jarraitzen ditu EHLG-k.
– Euskal Herriko eta Seignax-eko SCOT-aren segipena (Iparraldeko 158 herri eta Landesetako 8 herri hunkitzen ditu) : laborantza eta elikaduraren gaia behar bezala kondutan hartuak izan daitezen planifikazio dokumentuan. SCOT-ak lurralde antolaketaren orientazioak finkatuko ditu, lur kontsumoari buruzko arauak besteak beste. Ondotik hirigintza dokumentuek konduan hartu beharko dute.
30 urteko borroka luzea ereman ondoan laborantza lurren defentsaren alde, GFAM Lurra desgartu zen 2013an Lurzaindia bilakatzeko.
ELB, Arrapitz, Inter-Amap eta EHLG-k sortu zuten Lurzaindia.Azken hunek jendearen aurrezkiak bideratzen ditu laborantza lurrak espekulaziotik beiratzeko. Lurzaindiak laborantza lurrak erosten ditu eta bertan laborari bat plantatzen du epe luzeko alokatze sistema batekin.
Lurzaindia gauregun : 486 ha laborantza lur 35 laborarik baliaturik eta 3691 akziodun.
Patxi Iriart
–
patxi@ehlgbai.org
05 59 37 18 82