... & press enter to start

BASTIMENDUAK

Hazkuntza eraikuntza

Hazkuntza eraikuntza, etxaldearen funtzionamendu zentroan den lan tresna da : laborariari lan baldintza onak segurtatu behar ditu (funtzionalitate, segurtasun) eta kabalen bizitzeko baldintza onak bete behar ditu (eremu aski, haizeztatze sistema ona, argitasuna, ura…) Eraikuntza eta loturiko tresneriek (jeizte gela, transformazio gela, ongarritegia, hobia) ingurumen arauen barne izan behar dira.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak indibidualki laguntzen zaitu zure proiektuetan :

– eraikuntzaren sortze edo aldaketa gogoetan,
– diru laguntza eskaera txostena muntatzen, (hemen)
– arauen barne sartzeko diagnostika eta proposamenentzat. (hemen)

Bestalde, bastimendu berri bat eraikitzeko edo hobetzeko xedea dituzten hazleentzat formakuntza kolektiboak antolatzen ditu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak.

RAISONNER LA CONSTRUCTION DE MON BÂTIMENT D’ÉLEVAGE, exemple de la filière brebis laitière

À RETENIR

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laborari guzien laguntzeko zerbitzuak proposatzen ditu eta hazkuntzari lotuak diren laguntza indibidual eta kolektiboak proposatzen ditu:

– etxaldearen diagnostiko orokorra: bazka-errazioaren kalkulua, belar bazka bilana, sistema, kabala arraza edota alor aldaketa baten inguruko gogoeta

– laguntza eta aholkularitza inbertsio proiektu desberdinetan: hazkuntzarako eraikin eta ekipamenduak, etxe-transformazioa, etab. >>

– hazkuntzarako bastimenduak arauen arabera egokitzeko laguntza: aholkuak, obren neurriak finkatzea, ur-zikinen kudeaketa >>

– hazkuntzari lotuak diren formakuntza kolektiboak: bazka, hazkuntza bastimenduak, isurkien kudeaketa, belarra sabaian idorrarezteko sistema >>

– PAC deklarazioak egiteko laguntza >>

Kontaktuak

Lee-Lou Caradant / Mael Hoarau

05 59 37 18 82

TOP