... & press enter to start

EUSKAL HERRIKOLABORANTZA GANBARA

2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da.
Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde.

Gure xedea

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz:
– kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan;
 laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko;
 biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea.

Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza.

Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan:
– laborantza politiken jarraipena
– instalazioa eta transmisioa
– balio erantsia
– garapena eta lurraldea

Gure modeloa

Elkarteak bere eguneroko lana zentzu horretara eramaiten du, laborariak beren etxaldeetan eta ekoizpen sistemetan lagunduz.
Euskal Herriko Laborantza Ganbara, laborantza herrikoiaren garapenaren eragile engaiatua da, laborariak, kontsumitsaileak eta natura errespetatzen dituenak.
Gaur egungo gazteentzat, bakarrik laborantza herrikoia da   erakargarria. Berak baizik ditu baserri lurraldeak biziarazten ahal. Biharko laborantza da !
Laborari, biztanle eta lurraldeko eragile guzien sustengua beharrezkoa du.

Gehiago jakin

Irakurtzekoak…

Euskal Herriko Laborantza Ganbara : zerbitzuak

Euskal Herriko Laborantza Ganbara : gure zerbitzuak

DÉFINITION DE L’AGRICULTURE PAYSANNE

L’agriculture paysanne: définition

AGRICULTURE PAYSANNE EXPLIQUÉE AUX URBAINS

L’agriculture paysanne expliquée aux urbains
(Iturria : FADEAR)
www.agriculturepaysanne.org

Agriculture et alimentation même combat

Agriculture et alimentation : même combat !
(Iturria : FADEAR)
www.agriculturepaysanne.org

GURE DIRU LAGUNTZAILEAK
TOP