... & press enter to start

LURRAMA

EHLG-k antolatu Euskal Herriko laborantza herrikoiaren saloina

EHLG elkarteak Lurrama, laborantza herrikoiaren azoka antolatzen du. Urtero iragaiten da, azaroan, Miarritzeko erakustazokan.

Abiatu denetik, hots 2006az geroztik, jendea eta natura errespetatzen dituen Iparraldeko laborantza herrikoi eta iraunkorra goraipatzen du Lurramak, animazio anitzen bitartez (mintzaldi/eztabaida, etxe merkatua, kabalen xokoa, tailer pedagogikoak, apairu, musika…).

Ehunka boluntarioen eskukaldiari esker, Lurramak familian edo lagunen artean memento atsegin bat partekatzera gomitatzen zaitu !

 

📣 21. edizioa ! Aurten, saloina 2026ko azaroaren 6tik 8ra iraganen da Miarritzen

Kontaktuak

Delia Delanne / Lore Tafernaberry

lurrama@ehlgbai.org
06 89 29 19 85, 05 59 37 18 82

TOP