... & press enter to start

Ipar Euskal Herriko laborantzaren behatoki ekonomikoa

Laborantzak garrantzi berezia du Ipar Euskal Herrian. Bertako ekonomian eragina duelako lehenik : laborari anitz enplegatzeaz gain, beste sail ekonomikoen estrukturaketa ahalbidetzen du elikagaien ekoizpena lehen helburu duen jarduera hunek. Bestetik, eragin soziala ere du laborantzak : etxalde anitzek bere luze zabalean saretu lurraldea baita Ipar Euskal Herrikoa.

Ipar Euskal Herriko laborantzaren behatoki ekonomikoa : zergatik eta zertarako ?

Laborantzak paisaiak ere moldatzen ditu. Eta orohar, bizi kalitatea eta ingurumenaren egoera, hein haundi batean, laborariek hautatu ekoizpen moduen araberakoa izanen da : hobea ala eskasa.
Ipar Euskal Herriko laborantza ereduaren berezitasunak bere errealitatea, bilakaera, tendentzia eta dinamikeri buruzko jakitate xehea izaitera behartzen gaitu. Herri mailako edo herri elkargo mailako ezagutza izaitea ezinbestekoa da bestalde, lurraldearen baitan diren berezitasunen konduan hartzeko gisan.

Alta, beste sektoreetan gertatzen ez den bezala, laborantzari dagozkion datuak eta zenbakiak departamendu ala eskualde mailakoak dira bakarrik gehien gehienetan. Ipar Euskal Herriko laborantza ereduaren berezitasunak ezagutzerat utzi gabe, beraz.

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen xedeetarik bat behatoki ekonomikoaren eraikitzea da. Helburua datu zenbakitu zehatz eta anitzen biltzea da, lurraldeko laborantzaren ezaugarrien eta ingurmenaren hobeki ezagutzeko : ekoizpen sailak, baliostatze moduak, datu sozialak, ekonomikoak, ingurumenari lotuak…
Behatokia, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak denen zerbitzura jartzen duen tresna da. Bertaratu datuak galdegiten dituenaren esku ezarriak izanen dira, izan elkarte, ikasle, kolektibitate ala instituzio…

Behatokiak bildu, landu eta zabaldu datuak, laborantza politiken emaitzak neurtu eta eztabaidatzeko baliagarri izanen dira, gomendioen egiteko oinarri ere bai bide beretik. Laborantza munduko aktore guzien zerbitzura, bakotxak ereman ekintzak hautatu, gauzatu eta neurtzeko balio izanen duten datuen ezagutaraztea da Euskal Herriko Laborantza Ganbararen xedea.
Behatokiaren lehen emaitzak atxemanen dituzue azpian. Sortu daitekeenaren adibide dira. Datuak gehituak eta eguneratuak izanen dira, azterketa eremuak zabalduak, lurraldeko eragileen beharren arabera.

Ipar Euskal Herriko laborantzaren behatoki ekonomikoaren lehen emaitzak

PORTRAIT ET ÉVOLUTION DE L'AGRICULTURE DU PAYS BASQUE

Focus sur la montagne basque – Tome 1

VOIR LE PDF

PORTRAIT ET ÉVOLUTION DE L'AGRICULTURE DU PAYS BASQUE

Focus sur la montagne basque – Tome 2

VOIR LE PDF

IPAR EUSKAL HERRIKO LABORANTZA 300 ZENBAKITAN

ENQUÊTE COMMUNALE - SARA

ENQUÊTE COMMUNALE - GARAZI

LES SIGNES DE QUALITÉS AU PAYS BASQUE

ATLAS DE L'AGRICULTURE DU PAYS BASQUE

Kontaktua

Patxi Iriart

patxi@ehlgbai.org
05 59 37 18 82

TOP