... & press enter to start

IKASTEGIAK

Laborantza herrikoia zer den erakatsi

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak  gazteak laborantzaren erronkeri buruz eta laborantza herrikoiak emandako erantzuneri buruz sentsibilizatzen laguntzen du, goi-mailako hezkuntzako ikasleekin, lizeoetako ikasleekin eta partaideek antolatzen dituzten hainbat ekitalditan.

Lizeoko ikasle eta laborantza irakaskuntzako ikasleentzat eskaintza berezia

Euskal Herriko Laborantza Ganbara laborantza irakaskuntzako ikasleekin elkartzen ahal da erakasleekin aitzinetik adostu gaiak ikertzeko, molde praktikoan.

Egun osoko edo egunerdiko parte hartzeak dira, ikastetxean edo EHLGko egoitzan, Ainiza Monjolosen egiten direnak. Karia hortara, etxalde bisitak ere proposatzen ahal dizkizuegu.

Programa aitzinetik finkatua da eta erakaslearekin adostua. Parte hartze pertsonalizatua da, taldeari egokitua :

– animatzaileen hitzartzeak

– laborari lekukotasunak

– gogoeta, ausnarketa eta trukatze mementoak ikasle eta erakasleekin

Dokumentazioa eta baliabide pedagogikoak

Hitzaldiak laborantza ikastegietan

``Gure azieta, gure Euskal Herria`` JOKOA

Contact

Maritxu Inzagarai Haiçaguerre

maritxu@ehlgbai.org
05 59 37 18 82

TOP